2014-11-10 Kultura · Cultura

Azken asteak txontxongiloak sortu eta istorioak prestatzeko

Azaroaren 28an bukatzen dira “Nire txontxongiloa egiten” eta “Txontxongiloen istorio bat” erakustaldietara lanak aurkezteko epeak.

Iazko edizioan aurkeztu zen lanetako bat. (Arg:Plazaberri)

Barañaingo Udalaren Kultura arloak antolatua, aurkeztutako lanekin erakusketa eginen da Barañaingo Txontxongiloen Nazioarteko Jaialdiaren hurrengo edizioan. Era berean, parte hartzailei opari titiritero bat emanen zaie eta argazki-txartel batean bilduko dira guztien lanak Jaialdiaren bukaeran emateko.

Erakustaldian Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleek parte hartu dezakete. Lanak bakarka ala taldeka aurkeztu daitezke eta izena izan beharko dute. Kultur Etxean aurkeztu behar dira azaroaren 28a baino lehen eta kartazal baten barruan autorearen edo autoreen izen-abizenak, helbidea, telefonoa, adina eta ikastetxea aipatu behar dira.

Txontxongilo istorioen kasuan, euskaraz ala gazteleraz egin daiteke eta gaia librea da. Testuarekin batera titularra izan behar du eta aurrekoak bezala kartazal batean egilearen edo egileen identifikazio datuak agertu behar dira.

Erakustaldiaren oinarriak udalaren webgunean aurki daitezke.

Itzulpena > Traducción

Últimas semanas para crear títeres e historias de títeres que participen en la muestra.

El plazo para presentar los trabajos que participarán en las XI muestras de “Construyo mi títere” y “Una historia de títeres” termina el próximo 28 de noviembre. Pueden participar todos los niños y niñas que realicen estudios de Primaria y Secundaria, y podrán hacerlo individualmente o en grupo.

Las marionetas deberán tener un nombre y las narraciones un título y ambos se presentarán junto a un sobre cerrado con los nombres y apellidos, dirección, teléfono y colegio del autor o autora o de todos ellos y ellas en caso de participar en grupo. Los trabajos deben presentarse en la Casa de Cultura y a quienes participen se les obsequiará con un regalo titiritero. Asimismo, se realizará un cartel fotográfico con todos los trabajos presentados y una exposición los días previos al próximo Festival de 2015.

Las bases de las muestras pueden consultarse en la web municipal.

Diseño y desarrollo Tantatic