Matrikulazioaren inguruko hitzaldiak

Argazkia: Alaitz Ikastetxea

Aurtengo aurre matrikulatzeko epealdia otsailaren 13tik 17ra zabalduko da eta guraso bakoitzak nahi duen hizkuntza eredua hautatzeko aukera izanen du.

Informaziorako bidea errazteko asmoarekin, ohiko galderei argibideak emateko, Udalak hitzaldi bat antolatu du. “¿Cómo ayudarles con las tareas escolares si no sabemos euskera? Izenburupean hitzaldia gaur izanen da Barañaingo Udaletxeko erabilera anitzeko aretoan, arratsaldeko 18:00etan.

Iñaki Eizmendi gizarte hezitzailea izanen da hizlaria eta gaztelaniaz izanen da.

Alaitz Ikastetxe publikoari dagokionez, euskarazko D ereduan izen emateko gonbidapena luzatu dute.

Informazioa, zalantzak, eta galderak erantzuteko asmoarekin gaur bertan, bilera bat antolatu dute arratsaldeko 16:30etan ikastetxean.

Itzulpena > Traducción

Hoy se celebrarán dos charlas para informar a los padres sobre el modelo D

¿Cómo ayudarles con las tareas escolares si no sabemos euskera?  será a las 18:00 de la tarde en el Ayuntamiento, y a las 16:30 se realizará otra reunión informativa en el Colegio Público Alaitz.

Diseño y desarrollo Tantatic