Bi aldiz indarrez sartu nahi izan dira Haizea Kultur Elkartean

Bi erasoak hilabete honetan izan direla adierazi dute elkartetik.

Larunbatean horrela topatu zuten zerraila. (Arg:Utzitakoa)

Sarrerako zerrailak erabat apurtu dute berriro ere ostiral gauean Haizea Kultur Elkartean. Bigarren aldia da hau gertatzen dela hilabete honetan, azaroaren lehenengo asteburuan ere zerrailak apurtuta topatu baitzutuzten elkarteko kideek.

«Eraso hauek onartezinak dira jendarte kultu batean eta gure kulturaren aldeko jardunean ez dugu etsiko», adierazi dute elkarteko batzordetik. «Gure lana euskal kultura zabaltzea eta indartzea izanik ez dugu ulertzen nor sentitu daitekeen kaltetua. Jendarte guztiaren onurako lanean gaudelakoan,tinko eta irmo ildo beretik jarraituko dugula zalantzarik ez dezala eduki Barañaingo herriak», gaineratu dute.

Itzulpena > Traducción

Segundo ataque este mes en Haizea Kultur Elkartea

La madrugada del pasado viernes socios y socias de Haizea encontraron la cerradura de entrada destrozada por segunda vez en este mes. Desde la sociedad cultural se preguntan quién puede estar detrás, «Siendo nuestro trabajo difundir y fortalecer la cultura vasca, no entendemos que alguien pueda sentirse perjudicado por ello», señalan desde la junta de la sociedad. «Estos ataques son intolerables en una sociedad culta», remarcan y concluyen señalando que «el pueblo de Barañain debe saber que no cejaremos en nuestro trabajo en beneficio de la comunidad».

Diseño y desarrollo Tantatic