Nafarroako Bardoen bertso lehiaketa: Barañain vs. Malerreka

Ots 09 Feb 18:00 - Akelamendi Elkartea

Barañaingo Bertso Eskolak ‘Ipar Haizea taldea aurkeztu du Nafarroako Bardoak bertso ekimenera. Saioetako bi Barañainen izanen dira. Bigarrena, otsailaren 9an: Barañaingo Ipar Haizea taldeak eta Malerrekako Bertsonautek lehiatuko dute elkar. Akelamendi elkartean izango da bertso saioa, 18:00ean; sarrerak hiru euro balio du, eta bertan erosi beharko da.

Barañaingo Bertso Eskolak beste bi talde aurkeztu ditu Bardoak ekimenera; Nafarroako herri ezberdinetako bertso taldeen lehiaketa da. Barañain da lehiaketara talde gehien aurkezten dituen herria, hirurekin: Bertsopiztiak, Hego Haizea, eta Ipar Haizea.

Kartela · Cartel

Hurrengoak · Próximos

Diseño y desarrollo Tantatic