Kopla txapelketa

Kopla Txapelketa

2017-05-21
Bideoak · Vídeos

Aurreko ostiralean, maiatzak 5, ospatu zen bertso musikatuekin landutako laugarren Kopla edizioa. Barañaingo Gaztetxean izan zen arratsaldeko 20:30etan, otarte batekin hasi eta 21:00etan saio musikatuari eman zioten segida.

Nafarroako bertsolari gazteak aritu ziren kantuan. Txapela Aitor Irastorzak jantzi zuen eta bigarren, Ainara Ieregi izan zen. Bestalde, Edurne Errea, Ekhiotz Otxoa, Pika, Pablo P. Indurain, Aitor Zazpe eta Mikel Xabier Juanitz izan ziren parte hartzaileak. Saio dibertigarria eta alaia izan zen, eta gainera epaimahaia entzuleak izan ziren.

Diseño y desarrollo Tantatic