2020-12-24 Kultura · Cultura

Zirrara Auditorioan Mari Domingi eta Olentzerorekin

Barañaingo Auditoria izan da aurten Mari Domingi eta Olentzerok, kolektibo kulturalekin batera, harrera egiteko hautatu duten lekua, zirraraz beteriko bi emanaldi zeinetan haurrak erne-erne egon dira bi pertsonai mitologikoen hitzak entzuten.

Mari Domingi eta Olentzerok gogoratu dute aurten ezin izan dela ohikoa zen bezala eguberriak ospatu, beste modu batez ospatu behar izango ditugula, baina hala ere eskerrak eman behar dugula elkar ikusteko aukera izateagatik eta topa egin dute aurten koronabirusagatik joan zaizkigunak omenduz. Umeei oroitarazi diete gaur goiz oheratu behar direla bihar goizean bere opariak jaso ahal izateko eta gurasoak zaindu behar dituztela beraiek gu zaintzen gaituzten bezalaxe.

Harizti dantza taldea, Barañaingo Txistulariak, Ezpelurreko gaiteroak eta erraldoiak eta Barañaingo Konpartsa izan dira ekitaldia magiaz bete dituztenak beraien dantza eta musikarekin

Itzulpena > Traducción

-

Multimedia

Diseño y desarrollo Tantatic