2019-12-24 Kultura · Cultura

Uholdea Mari Domingi eta Olentzeroren kalejiran

Jende andana bildu da lakuko parkean Euskal Herriko pertsonai mitologikoei harrera egiteko, hogei bat minutu atzeratu dira Mari Domingi eta Olentzero baina beti bezala pozaren pozez etorri dira gure herriko haur guztiak agurtzera. Iritsi bezain laster ume talde batek hainbat abeste eskaini dizkiete biei lakuko atarian eta segidan, bere karrozan sartu eta Barañaingo kaleak zeharkatu dituzte ehunkada pertsonen babesarekin. Trikiak, Ezpelur gaiteroak, txistulariak eta musika banda ere ez dute zita galdu izan nahi eta kalejiran batera ibili dira giroa sortzen.

Itzulpena > Traducción

-

Multimedia

Mari Domingi eta Olentzero Barañain 2019

Diseño y desarrollo Tantatic