2018-09-17 Kultura · Cultura

Udazkenero, Urriaren 22tik 28ra euskara erdigunean

Ostegunean ospatuizan zen lehenengo bileran, ospatu beharreko data zehaztu zen. Jakina den bezala aurten Euskaraldia iniziatiba planteatu zen Euskal Herri osoan eta Barañainen, Udazkenerorekin uztartzea pentsatu zuten arren azkenean bere horretan jarraituko du.

Kurtso honetako egitarauari forma ematen hasi ziren jadanik, eta nobedadeekin dator ere, Uxue Fraile maila altuko korrikalariaren hitzaldia kasu.

Gaztetxeaan ere hainbat ekimen izanen dira,  bertsoek Barañainen duten arrakasta ikusita, emakumeen bertso saio bat antolatuko dute. Eta pasa den urtean hainbat lider indigena etorri ziren "Garabide" hizkuntza lankidetzan aritzen den fundazioarekin, aurten ere para izanen dute, baina herriko gaztetxean oraingoan.

Haurrei hainbeste gustatu zitzaien Zientziaren txokoa mantenduko dute ere, beste behin ere Jon Matxin Matxain kimikari teoriko Barañaindarrrak lagunduta.

Zaporeetaz gozatzeko tartea izanen da ere, eta aurten, Haizea Elkartean egiten den tailerraz gaiz, hainbat herriko gazteek taloak egiten irakasteko aukera eskeiniko dute.

Larunbatean, aldiz, programazioa goizean egiteko asmoa da, gero arratsaldean, Kontseiluak deitutako ofizialtasunaren aldeko manifestazioarekin bat egiteko.

Azkenik, igandeandean ere zinema eta umeentzako pailazoak bezalako ekimenak izanen dira. 

Euskaraldia, Euskal herriko euskararen aldeko ekimen anitz eta potenteena, azaroaren 23tik abenduaren 3a arte ospatuko da EH osoan , eta Barañainen berehala hasiko dira lanean ere. Udazkeneron  pasa den urtean erabili ziren txapen bitartez Aho bizi eta Belarriprest figurak erabiltzean datza, 11 egunez, euskaraz dakienak egin eta ikaste prozesuan dagoena euskaraz egin diezaiotela adierazten duten . 

Diseño y desarrollo Tantatic