Udazkenero, 7 egun euskara erdigunean

2019-09-30

Berritua datorkigu aurtengoan euskararen astea, 20 bat pertsona bildu ziren Haizea Elkarte Euskaldunean egindako lehen deialdian, eta ordutik indar berri nabaria harth du ekimenak.

Igandera arte, adin guztietarako 11 ekintza izanen dira herri osoan zehar, gaur, Herrigunean mural margoketa tailerrarekin abiatzen denetik. Bertan, arratsaldeko 17etatik aurrera, txapak egiteko aukera ere izanen dute bertaratutako haurrak eta dohako merendua dastatzearekin batera.

Gaztetxeak diseinuaren inguruko tailerra eta Txanaren bertso sariketa hartuko ditu astearte eta ostiralean. Asteazkenean, Talo egin eta dastatzeko aukera paregabea eskeiniko dute Haizea Elkartean, eta ondoren, Lagunaken Norbegiakofiordoetakk eskia mintzagai izanen da Ipe Lizarragaren eskutik.

Ostiral eta larunbatetako jaialdiak, Udal plazako eszenatokian gauzatuko dira, eta larunbatean, Udal Plazako kontzertuez gain, Euskaraokea eta Pintxo dastaketa egonen da Txalaparta Elkartean.

Azkenik, Herriguneak ere itxiko du astea, bi filmen proiekzioarekin.

Diseño y desarrollo Tantatic