2016-06-24 Kultura · Cultura

Udako solstizioari ongietorria

Suaren beroak argitu zuen festetako atzoko gauaren magia (Argazkia: Apala).

Suaren inguruan dantza egiteko gaua izan zen atzokoa, atzean utzi nahi dena erre, desioak askatu eta urtaro berri bati hasiera emateko momentua. Euskal Herriko antzinako ohiturei jarraiki, erritual propioa egin zen atzo Barañaingo Lakuan ospatu ziren Sanjuan suetan. Gau magiko honek, argitasun berezia eskaini zion herriko festei eta belaunaldi guztietako herritarrak bildu zituen urtero bezala suaren inguruan.

Festetako lehen egun osoa izan zen atzokoa, benetan eguzkitsu eta beroa. Goiz goizetik txikiek izan zuten protagonismoa, txupinazoa, entzierroa, trena eta puzgarriez gain, haurrek, haien bazkarirako postreak prestatzeko tailerra izan baitzuten. Ostean DJa eta apar-festaz gozatu ondoren, Harizti taldeko dantzari txikien kalejira ibili zen herriko kaleetan zehar txistulari eta Ezpelur konpartsarekin batera.

Musika doinuek bete zuten arratsalde eta gau partea, Igandea txaranga, 70ko eta 80ko hamarkadei omenaldia eginez kontzertua, IV Bertso jaialdia, Nafarroako estanpak eta jotak eta Zumba herrikoia izan ziren gorputza eta arima alaitzeko aukera paregabeak. Ildo beretik joan zen gaueko eskaintza, Tremendo Show diskoteka ibiltariarekin dantzaldia eta txozna guneko kontzertuetan,  Bide Bakarra, Arkada Social eta Bastardix taldeen eskutik.

Ostiral borobila    

Gaurko eskaintza ere, ez da nolanahikoa. Goizeko 9etatik hasita, dianak izanen dira egunero bezala eguna esnatuko dutenak. Goizeko 11etan erraldoi eta buruhandien Konpartsa irtengo da udal plazatik, haurrentzako graffiti tailerra eta herriko adinduentzako festa izanen dira herriko emakume eta gizon adinduei omenaldiarekin batera.

Eguerdirako Txotx Feminista eta emakumeentzako bazkaria egingo da Gaztainondo plazan. Arratsaldea oparoa izanen da ere, Tradiziozko herri-jolasak eta sekulako ludoteka antolatu da, Eskupilota txapelketa herrikoia, Rantxerak eta Saltsa "Fiesta Imperial" taldearekin musika eta Salsoteka Gaztainondo plazan. Arratsaldean, herriko musika taldeak arituko dira Txoznetan. Kontzertu ugari ere gauerako, esanguratsuenak Txutxin Ibañez eta bere mariatxien kontzertua Sahats plazan eta Jeimon Turk Band, Mosh eta Siroka Txozna gunean. Goizeko 3:30ak arte ere, dantzaldia izanen da Kresala orkestrarekin. Ostiraleko egitarau osoa hemen.

Itzulpena > Traducción

Calurosa bienvenida al solsticio de verano

Siguiendo el ejemplo de las antiguas tradiciones de nuestra tierra, ayer fue una noche para dar comienzo al verano y bailar alrededor del fuego. Quemar lo que se quiera dejar atrás y dar lugar a los deseos, así reunió el fuego del Lago de Barañain, la magia popular.

Protagonizado por las y los mas txikis, el día de ayer generó muchas emociones en las múltiples actuaciones organizadas. Entre lo más destacado, el concierto tributo a los 70 y 80, el IV Festival de bertsos de Fiestas de Barañain, Zumba popular y el Festival de estampas navarras y jotas con Canciones de Siempre. A la noche fue el turno del baile con Discomóvil "Tremendo Show" y los conciertos de las txoznas, Bide Bakarra, Arkada Social y Bastardix.

Viernes completo

Para hoy viernes, se han programado actos de todo tipo para todas las edades. Dianas y la Comparsa de gigantes y cabezudos de Barañain abrirán el día para dar lugar al taller de grafiti y la fiesta para nuestras personas mayores, donde se celebrará una comida y homenaje. Al mismo tiempo se hará el "Txotx feminista" y comida para las mujeres del pueblo.

Para la tarde, salsoteca en los Castaños, campeonato popular de pelota mano en el instituto, Tamborrada en la avenida comercial y la novedad de la plaza de los Sauces, el concierto de Txutxin Ibañez y sus mariachis. La música será siendo protagonista hasta las tres de la mañana con la orquesta Kresala. Toda la programación del viernes aquí.

Multimedia

Diseño y desarrollo Tantatic