Trikitilarien Barañaingo Eguna

2019-05-18

XV. Barañaingo Egunak Barañaingo trikitilariak omendu zituen atzo. Bere Kulturarekiko konpromisoa eta giroa sortzeko gaitasuna dira goraipatu nahi izan diren gauzetako bi. Trikitilari talde osoa batu zen atzo saria jasotzeko, eta nola ez, bere triki eta panderoekin ospatu zuten bere lorpena. Gaurko egitaraua luzea eta zabala da, 10etan izango da txikien krossa eta 10:30 Barañain-Tsunzaren hasiera. Ondoren zumba klasea eta bazkari erraldoia. Gau partean zezen suzkoa eta kontzertua Tximeleta taldearekin.

Plazaberri
Diseño y desarrollo Tantatic