2014-04-14 Kultura · Cultura

Titere eta txontxongilo jaialdiaren programa aurkeztu da

Erakusketak, tailerrak eta hainbat ikuskizun eginen dira maiatzaren 9tik 11ra bitarte.

Cal y Canto konpainiaren "A-ta-ka" ikuskizuna irekiko du jaialdia (Arg: Cal y Canto)

Jaialdiaren hogeigarren edizio honetan 10 titere-antzerki konpainia gerturatuko dira Barañainera, horietako bost nazioartekoak, Bulgaria, Argentina, Ekuador, Italia eta Frantziakoak. Jaialdia hasi baino lehenago apirilaren 28tik maiatzaren 9ra arte jaialdiaren kartel lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa eta "Nire txontxongioa egiten" eta "Txontxongiloen istorio bat" lehiaketara aurkeztutakoen erakusketak izanen dira Kultura Etxean.

Jaialdia maiatzaren 9an hasiko da Barañaingo lakuan eta udaletxe plazan arratsaldean eginen diren ikuskizunarekin. Gaztelako Cal y Canto Teatro konpainiak irekiko du jaialdia lakuan eta ondoren Udaletxe plazan Bulgariako Teatro Estatal de Burgas konpainiak jende guztiarentzako beste ikuskizuna eskainiko du.

Asteburuan

Larunbatean, maiatzaren 10ean eguardian Frantzia eta Argentinako Mundo Costrini konpainiaren ikuskizuna izanen da udaletxe plazan eta arratsaldean Ekuadorreko Titiritainas konpainarena leku berean.

Igandean, maiatzaren 11an goizean Bilboko Pantzart konpainiaren ikuskizuna izanen da udaletxe barruan txikienentzat zuzendua eta eguerdian Lakuan Italiako Dromosofistas arituko dira. Igande arratsaldean Nafarroako Gus Marionetas taldeak ikuskizuna eskainiko du eta egun berean, jaialdiari bukaera emanen dio Frantziako Les Goulus konpainiak lakuan eginen duen saio bikoitzarekin.

Tailerrak

Larunbatean, maiatzaren 10ean itzal-antzerkien tailerrak izanen dira Nafarroako Zurrunka antzerki konpainiaren eskutik, goizean eta eguerdian. Era berean, Gus Marionetas konpainiarekin beste txontxongilo tailerra eginen da larunbat arratsaldean eta igandean, maiatzaren 11an, Darforma konpainiaren eskutik beste tailerrak eginen dira goiz eta arratsaldez. Tailerretan apuntatzeko epea egunean bertan irekiko da eta tailerrak udaletxean, udaletxe plazan eta Kulturguneko plazan eginen dira.

Honetaz gainera, "Nire txontxongiloa egiten" eta "Txontxongiloen istorio bat" XI. erakustaldien lehiaketen oinarriak argitaratu dira. Lanak aurkezteko epea azaroaren 28ra arte luzatzen da Kultura Etxean. Lehiaketa Lehen eta Bigarren hezkuntzako haurrentzako da eta helburua txontxongiloak egin eta eszenaratzea da.

Iazko edizioko sari banaketa jaialdian eginen da, igandean.

Itzulpena > Traducción

Presentado el programa del XX Festival de Títeres y Marionetas

La vigésima edición del festival de títeres y marionetas de Barañain se desarrollará del 9 al 11 de mayo e incluye exposiciones, talleres, actuaciones y una nueva edición de los concursos infantiles "Construyo mi títere" y  "Una historia de títeres".

En esta edición del festival participan 10 compañías que ofrecerán espectáculos infantiles y para todos los públicos en la Plaza del Ayuntamiento, en su interior y en el lago de Barañain, lugar donde se realizará la inauguración y clausura del festival.

Los espectáculos tendrán lugar la tarde del viernes día 9 de mayo y la mañana y tarde del sábado y domingo. Durante el fin de semana se realizarán talleres infantiles de sombras chinas a cargo de la compañía Zurrunka Teatro y talleres de títeres con las compañías Gus Marionetas y Darforma.

Además de estas actividades los días previos al festival la Casa de Cultura acogerá la exposición de los carteles presentados al concurso de carteles del festival, así como la exposición de los trabajos de los concursos infantiles de construcción de títeres y de "Una historia de Títeres" de la edición de 2013.

Diseño y desarrollo Tantatic