2015-03-04 Kultura · Cultura

Sarai Robles lehiatuko da larunbatean Berriozarreko finalaurrean

Nafarroako Bertsolari Txapelketaren lehenengo finalaurrekoan parte hartzen du barañaindarra.

Berriozarreko finalaurrean izanen diren bertsolariak (Arg.:NBE)

Barañaingo Sarai Roblesek parte hartuko du Berriozarren martxoaren 7an eginen den Nafarroako Bertsolari Txapelketaren lehenengo finalaurrekoan. Berarekin batera arituko dira Iturengo Alazne Untzalo, Lesakako Eneko Fernandez eta Iñigo Olaetxea, Elizondoko Jon Barberena eta Gorritiko Julio Soto. Fernando Anbustegik egingo ditu aurkezpen lanak.

Bertsolariek egin beharreko lanak hauek izango dira:

Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian.
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian.                   
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian.
Kartzelako lana:
Banaka, lehen puntua emanda, bi bertso zortziko txikian.
Banaka, gaia emanda, bi bertso nahi den doinu eta neurrian.

Saioa 17:30ean hasiko da Berriozarreko Entzunaretoan (Oianondoa, 1). 10 euro balio du sarrera arruntak eta 6 euro bazkideentzako sarrera.

Honen ostean beste bi finalaurreko ospatuko dira, Lesakan igande honetan eta Burlatan martxoaren 15ean. Finala Elizondon izanen da martxoaren 28an.

Saio bakoitzeko irabazlea pasatuko da finalera, puntu gehien batzen dituzten beste bost bertsolariekin batera.

Itzulpena > Traducción

Sarai Robles participa en la semifinal del sábado en Berriozar

El campeonato navarro de bertsolaritza celebrará este fin de semana y el siguiente las semifinales y la berinianensa Sarai Robles participará en la primera de ellas, a celebrar este sábado 7 de marzo en el Auditorio de Berriozar a las 17:30. Con ella estarán también los y las bertsolaris Alazne Untzalo, Eneko Fernández, Iñigo Olaetxea, Jon Barberena y Julio Soto.

Además de ésta se celebrarán dos semifinales más, el domingo en Lesaka y el día 15 en Berriozar. La final tendrá lugar el 28 de marzo en Elizondo. En ella participarán los y las ganadoras de cada semifinal, junto a otras cinco participantes con mejor puntuación.
 

Diseño y desarrollo Tantatic