Sarai Robles Barañaindarra Nafarroako Bertso Txapelketako lehen fasean arituko da

2017-03-03

Saio bikoitzarekin bukatuko da 43. Nafarroako Bertsolari Txapelketaren lehen fasea. Larunbatean, Iruritan eta igandean Uharten jokatuko dira azken bi final-laurdenak, eta orduan zehaztuko dira finalaurrekoetara igaroko diren 18 bertsolarien izenak. 

Sarai Robles Barañaindarra Uharteko saioan izanen da igandean. Hitzordua, Uharteko Arte Garaikideko Zentroan, arratsaldeko 17:30etan izanen da. Bertsolari Barañaindarra, Eneko Fernandez, Ander Fuentes ‘Itturri’, Xabier Maia, Irati Majuelo eta Oskar Sanz de Acedorekin igoko da oholtza gainera. Maider Ansa egonen da aurkezle eta gai-jartzaile lanetan.

Sarai Robles Barañaingo jaietako bertso saioan. Argazkia: Agustin Peña.
Diseño y desarrollo Tantatic