2019-10-16 Kultura · Cultura

Robotikan euskaraz trebatzeko aukera Liburutegian

Euskarazko kultura digitalari bultzada eman eta ezagutarazteko asmoz abiarazi zuen Nafarroako Gobernuak, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutoaren bitartez, Sarean Euskaraz egitasmoa; lehenengoz, duela bi urte.

Orain hasiko den 2019ko ziklo honen berezitasuna arratsaldeko ikastaroak dira zeinak publiko orakorrari eskaintzeko diseinatu diren: III. Sarean Euskaraz programak bost mota ezberdinetako 20 lantegi eramanen ditu Nafarroako hiriburura (Iruñean 4 hitzordu) eta beste 16 herritara (hitzordu bana).

ROBOTIKA BARAÑAINGO LIBURUTEGIAN

Barañainen, ProtoMakers Klubaren eskutik, Robotika tailerra izan da azaroaren 6 eta 13an. Robotika eta automatizazioan murgiltzen hasteko tailerra izanen dugu hauxe, eskema elektronikoak interpretatu eta Arduino mikrokontroladorearekin trasteatzen hasteko. Bertaratutakoek, Led argiak, bozgorailu edo motoreak pizteko aukera ezberdinak lantzeko aukera ezberdinak landuko dituzte, pultsadoreak, tenperatura sentsoreekin adibidez, eta ikasitakoarekin, parte-hartzaileek, binaka, automatizazio proiektutxo bat martxan jarriko dute.

Euskarabideak udaletako euskara zerbitzuen laguntzarekin garatutako egitasmoa denez, matrikulazioa erabat doakoa da, eta herrietako gazteleku, liburutegi nahiz kultur etxeetako instalazioak erabiliko dituzte. Ikastaro bakoitzeko 20 lagunentzako tokia aurreikusi dute eta, beraz, orotara, 400 hiritarrek hartu ahal izanen dute parte euskarazko IKTen inguruko lantegi-ziklo honetan.

Gazteek IKTak asko erabiltzen dituztenez, protagonismo handia emanen zaie beraiei, baina euskarazko kultura digitalera hurbiltzeko edo honetan sakontzeko interesa duen herritar orok parte hartzeko pentsatuak izan dira tailer hauek.

BOST IKASTARO MOTA

YouTube, blogak, musikagintza, robotika eta pribatutasuna izango dira ikastaro-eskaintzaren bost ardatzak. Hurrenez hurren, Aitor Gametxo zinegilea, iAmetza enpresa, Dj Makala, ProtoMakers kluba eta Maider Likona Gipuzkoako Software Askea elkarteko kidea arduratuko dira horietako bakoitza zuzentzeaz eta edukiz hornitzeaz.

Itzulpena > Traducción

La Biblioteca acogerá el taller de robotica de la iniciativa Sarean Euskaraz

Hace dos años y con el fin de impulsar y dar a conocer la cultura digital en euskara, el Gobierno de Navarra, a través de Euskarabidea-Instituto Navarro del Euskara, puso en marcha el proyecto Sarean Euskaraz.

La edición de 2019 que dará comienzo en breve propone como principal innovación el ciclo de talleres de tardes que ha sido diseñado para el público general: el III programa Sarean Euskaraz lleva 20 cursos sobre cinco temáticas diferentes a la capital navarra (4 citas) y a 16 municipios más (una cita por cada municipio). 

La iniciativa ha sido desarrollada por Euskarabidea con la ayuda del correspondiente servicio de euskara de cada ayuntamiento y, por lo tanto, la matriculación es totalmente gratuita. Los talleres tendrán lugar en las casas de cultura, gaztelekus y bibliotecas municipales, y se han previsto 20 plazas para cada una de las sesiones. De modo que un total de 400 ciudadanos podrán participar en este ciclo de talleres en torno a las TIC en euskara. 

TALLER EN BARAÑAIN

El taller de iniciación en robótica y automatización tendrá lugar los días 6 y 13 de Noviembre y está dirigido a aprender a interpretar esquemas electrónicos y conectar el microcontrolador Arduino con otros elementos electrónicos. En las dos sesiones de 2 horas los y las asistentes podrán practicar diferentes funciones como encender un LED, trabajar con diferentes entradas con pulsadores o sensor de temperatura o activar altavoces y motores como salidas. A partir de todo lo aprendido, las y los participantes desarrollarán, de dos en dos, un pequeño proyecto de automatización.

A pesar de que los jóvenes, en tanto en cuanto son los usuarios más activos de las TIC, tendrán especial protagonismo, los cursos van dirigidos a todo ciudadano interesado en acercarse o ahondar en el ámbito de la cultura digital en euskara. 

CINCO TIPOS DE CURSOS

YouTube, blogs, música, robótica y privacidad; son los cinco ejes de la oferta de talleres de Sarean Euskaraz. El cineasta Aitor Gametxo, la empresa iAmetza, Dj Makala, ProtoMakers Club y Maider Likona miembro de la asociación Software Libre de Gipuzkoa se encargarán de impartirlos respectivamente.

Diseño y desarrollo Tantatic