2014-04-09 Kultura · Cultura

Pertsona kuriosoentzako erakusketa Kultur Etxean

Apirilaren 10a arte, osteguna, Natur Zientzien astea ospatzen da erakusketa, behaketa eta hitzaldiekin.

Ongietorria ematen digu erakusketara eskeleto batek (Arg: Plazaberri)

Gertuko eta urrutiko intsektu eta fosilak, animalien hezurrak edo harribitxi antzeko mineralak ikus daitezke atzotik, hilaren 8tik, ostegunera bitarte Kultura Etxean Alaitz Institutuak antolatutako Natur Zientzien astean. Ez hori bakarrik, mikroskopioarekin Barañaingo lakuan bizi diren zelula bakarreko organismo txikiak ikusiko ditugu uretan igeri, goroldioaren sekretuak argituko zaizkigu eta hautsarekin nahastu zitezkeen hezurtxo txikiak mirestuko ditugu.

«Institutu publiko baten irakasleak garenez, zerbitzu publikoarekin konprometiturik sentitzen gara; beraz, denontzat eta dohain, Barañaingo biztanlei zientzia hurbildu nahi diegu; hau da egiten dakiguna eta hau da eskeintzen duguna. Horretarako Zientzia Institututik atera dugu, gelatik kanpo», azaldu du astearen antolatzaileetako bat, Iosu Marruedo biologo eta irakasleak. «Zientzia esperimentalak eta, haien barne Natur Zientziak, Kulturaren osagai bat dela azpimarratu nahi dugu. Zientzia ez dago Kulturatik kanpo eta ez da soilik espezialistentzat. Ekintza honen bidez, Zientzia eta jarduera zientifikoa agerian jarri nahi dugu, denon eskura, zerbait atsegina, erakargarria eta erabiligarria dela adierazteko», azpimarratu du irakasleak.

Horretarako Alaitz Institutuko Biologia eta Geologia Departamentu Didaktikoaren irakasleek beren bilduma pertsonaleko laginak erakusgai utzi dituzte. Honekin batera institutuarenak diren tresneri optikoak eta zenbait ikusentzumenezko baliabide bizilagunen esku jarri dituzte: bost lupa eta hiru mikroskopio. Baina, garrantzitsuagoa dena ibilbide honetan Batxilergoko 2. mailako Biologiako ikasleak izanen dira bisitarien gidariak. «Etorkizuneko zientzikariak izanen dira eta gustura ibiltzen dira azalpenak ematen», azpimarratu du Marruedok.

Lehenengo aldia Alaitz Institutuko Biologia eta Geologia Departamentu Didaktikoak horrelako aste bat antolatzen duela. «Aurreko urteotan, Institutu barnean eta gure ikaslerentzat, beste hiru erakustaldi antolatu ditugu, baina, barne-kontsumorakoak izan ziren», argitu du Marruedok.

Hitzaldiak

Erakusketaz eta behaketaz gainera, 18.30etatik 21:00etara egin daitekena apirilaren 10a arte, hitzaldi zikloa antolatu dute irakasle eta biologoek Kultura Etxean. Atzo, apirilaren 8an Iosu Marruedok berak aldaketa klimatikoaren inguruko hitzaldia eskaini zuen, «teoria honi buruzko beste informazioa, IPCCk ematen ez duena» azaldu zuen. Gaur, 19:00etan Xabier Minak Kantauri itsasoaren biodibertsitatea azaltzen saiatuko da, fauna eta flora eta baita arrantzaren arazoak. Ostegunean, apirilaren 10ean 20:00etan Pello Mendazak transgenikoen argi eta itzalak aurkeztuko ditu euskaraz eginen den hitzaldian.

Aukera aproposa da, beraz, inguruan ditugun baina egunerokoan ikusezinak diren gauza horietan erreparatzeko.

Itzulpena > Traducción

Una exposición para personas curiosas en la Casa de Cultura

Insectos y fósiles de lugares cercanos y lejanos, fragmentos óseos, minerales que pudieran ser joyas, un tesoro de elementos comunes pero invisibles en el día a día de una ciudad urbana y acelerada. Hace falta pasear, agacharse, escarbar y observar para encontrar muchas de las muestras que el profesorado del Departamento Didáctico de Biología y Geología del instituto Alaitz pone esta vez, sin necesidad de esfuerzos adicionales, a disposición de los vecinos y vecinas de Barañain en la Semana de las Ciencias Naturales que ha organizado en la Casa de Cultura.

Además, también se pueden observar los microorganismos que viven en el agua del lago de Barañain gracias a los microscopios y lupas que aporta el instituto y se puede conocer más sobre éstos con las explicaciones que proporciona el alumnado de Biología de 2º de Bachillerato, que es el encargado de guiar al visitante en esta observación con instrumental científico.

«Somos profesores de un instituto público y por lo tanto nos sentimos comprometidos con el servicio público, por eso hemos organizado esta semana, con la intención de acercar la ciencia a la población de Barañain, es decir, ofrecemos lo que sabemos hacer. Además queremos subrayar que las ciencias experimentales, entre ellas las Ciencias Naturales son una parte de la Cultura. La ciencia no está separada de la Cultura y no es solo para especialistas. Con esta actividad queremos poner la ciencia y la actividad científica al descubierto y al alcance de todas las personas, señalándola como algo agradable, atractivo y útil», explica Iosu Marruedo, responsable del departamento y uno de los organizadores de la semana.

Junto con la exposición y la observación que estarán disponibles hasta el jueves día 10 de abril de 18:30 a 21:00, se ha organizado un ciclo de charlas. Ayer Iosu Marruedo habló del cambio climático y hoy a las 19:00 Xabier Mina tratará la biodiversidad del mar Cantábrico y los problemas de la pesca y mañana, jueves, día 10 a las 20:00, Pello Mendaza hablará sobre las luces y sombras de los transgénicos en un charla que será en euskera.

Multimedia

Diseño y desarrollo Tantatic