Ostiral honetan hasiko da Barañaingo KORRIKA programazioa

2019-03-21

Korrika Garestik abiatu baina 2 aste lehenago, Barañaingo Korrika batzordeak programa aurkeztu du. Bertan, datorren astetan izanen diren kontzertuak, dantza, bertsoak ezagutzera eman dituzte.

Lehenen ekimena ostiral honetan izanen dugu, Ezkien Plazako Lorea tabernan. Oinutsik barañaindar bikotea euskal doinu alaiekin arratsaldeko 20:30etan ekingo dio kontzertuari.

Datorren astean, hilaren 29an, Alaitz Ikastetxeko jolastokian mural tailerra eta zumba izanen dira 16:30etatik aurrera.

Ondoren, bertso-korrika deituriko saioa izanen da Ezkien plazatik tabernaz taberna, Gaztetxean amaitu arte. Bertan gainera, lekukoa eramateko zozketa izanen da euro 1eko tiketen bitartez.

Garestik abiatuko den egunean, Apirilaren 4ean, korrika txikiaren eguna izanen da Barañainen, eta herriko ikasleak herria zeharkatuko dute Eultza eskolatik abiatuta.

Azkenik, apirilaren 6an, eguerditik aurrera ekimen ezberdinak izanen dira Korrika heldu arte.

Diseño y desarrollo Tantatic