Oholtzarako pauso feministak Gaztetxean

2019-03-27

Iruñerriko Bilgune Feministak antolatutako hilabeteroko "Arrastoak" ekimena, Barañainen ospatuko da martxoan. "Oholtzarako pausuak" izena daraman egitasmoak, Iruñeko Alde Zaharreko Zabaldin izan zuen azken emanaldia eta emakumeen topaleku bihurtu zuen pasa den otsailean.

Ostegun honetan berriz bertso saioa izan dugu gurean, eta ez da nolanahiko egitasmoa izan, Nafarroako Bertso Txapeketan hainbat emakumek parte hartu bazuten ere, finalean gizonak izan baiziren soilik. Egoera honek, parekidetasun falta agerian utzi eta eztabaida piztu zuen kalean. Berriz ere emakumeek, bizitzako beste esparrutan bezala, bertsolaritzan ere duten kristalezko sabaiaren inguruan mintzo ziren eta feminismoaren bidean geratzen den bidea aitortu nahi izan du mugimendu feministak.

Hau horrela, Nafarroako Txapelketan parte hartu duten emakumeen parte hartzearekin, bertso saio bat eskainiko dute herriko Gaztetxean, eta bide batez, herriko emakumeen topaleku bihurtzeko.

Sarai Robles barañaindarra, Joana Ziganda, Alazne Untxalo, Saioa Alkaiza, Irati Majuelo eta Idoia Granizoren ahotsak izanen dira iluntze feminista girotuko dutenak.

Saioa, ostegun honetan, hilaren 28an izanen da, arratsaldeko 19:30tan eta mixtoa izanen da.

Diseño y desarrollo Tantatic