2015-02-23 Kultura · Cultura

Mikel Lasarte, bostgarrena ere, Lizarrako saioan

Ander Fuentes "Iturrik" irabazi zuen Nafarroako Bertsolari Txapelketaren final laurdenetako laugarren saioa.

Lizarran parte hartu zuten bertsolariak (Irudia: Nafarroako Bertsozale Elkartea)

Pasa den astean Sarai Roblesek egin bezala, Barañaingo Mikel Lasarte bertsolaria bostgarren postuan bukatu zuen Nafarroako Bertsolari Txapelketaren laugarren final-laurdenetako saioa. Larunbatean ospatu zen Lizarrako Gazteriaren Etxean eta saioa Ander Fuentes "Iturrik" irabazi zuen 251,5 puntuekin. Haren atzean Eneko Fernandez 243 puntuekin, Josu Sanjurjo 230,5 puntuekin, Iker Gorosterrazu 230 puntuekin, Mikel Lasarte 224 puntuekin eta Egoitz Gorosterrazu 204,5 puntuekin geratu ziren. Ainhoa Larretxeak egin zituen aurkezpen lanak.

Ariketen arabera, honako puntuazioa lortu zuten bertsolariek:

Zortziko handian, Eneko Fernandez (59 puntu), Josu Sanjurjo (56,5), Ander Fuentes (55), Iker Gorosterrazu (54), Mikel Lasarte (51,5) eta Egoitz Gorosterrazu (48,5).

Zortziko txikian, Ander Fuentes (58), Eneko Fernandez (55,5), Iker Gorosterrazu (54), Josu Sanjurjo (53), Mikel Lasarte (52) eta Egoirz Gorosterrazu (51,5).

Hamarreko txikian, Ander Fuentes (61,5), Josu Sanjurjo (54,5), Iker Gorosterrazu (53), Eneko Fernandez (52), Mikel Lasarte (51,5) eta Egoitz Gorosterrazu (46,5).

Puntuak ariketan, Ander Fuentes (37,5), Eneko Fernandez (36,5), Mikel Lasarte (34,5), Egoitz Gorosterrazu (33,5), Iker Gorosterrazu (30,5) eta Josu Sanjurjo (29,5).

Azkenik, gaiarekin Eneko Fernandez (40,5), Ander Fuentes (39,5), Iker Gorosterrazu (38,5), Josu Sanjurjo (37), Mikel Lasarte (34,5) eta Egoitz Gorosterrazu (24,5).

Finalaurrekoak

Igandean Lakuntzan ospatutako azken saioarekin batera erabakita geratu ziren finalaurrekoetara igaroko diren bertsolariak. Saio bakoitzeko irabazleak (bost finalaurrekoenak) eta beste 13 bertsolari, lortutako puntuazioaren arabera. Azken horien artean Barañaingo Sarai Robles dago.

Finalaurrekoak Berriozar, Lesaka eta Burlatan ospatuko dira, martxoaren 7, 8 eta 15ean.

Itzulpena > Traducción

El bertsolari Mikel Lasarte, también en quinta posición en Estella

El sábado se disputó otra de las sesiones de cuartos de final del campeonato navarro de bertsolaritza, esta vez en Estella, y en ella el berinianense Mikel Lasarte terminó en quinta posición, al igual que lo hiciera la semana pasada la vecina de Barañain Sarai Robles en la actuación de Zubiri.

El ganador en Estella fue Ander Fuentes "Iturri" con 251,5 puntos. Por detrás del bertsolari de Zubieta se situaron Eneko Fernandez con 243 puntos, Josu Sanjurjo con 230,5 puntos, Iker Gorosterrazu con 230 puntos, Mikel Lasarte con 224 puntos y Egoitz Gorosterrazu con 204,5 puntos.

El domingo se realizó la última sesión de cuartos de final y se dieron a conocer las personas que pasan a semifinales del campeonato. Además de los y las ganadoras de las cinco sesiones de cuartos de final que se han disputado también pasan otros 13 betsolaris según la puntuación obtenida. Entre estas personas está la berinianensa Sarai Robles.

Diseño y desarrollo Tantatic