Mikel Lasarte barañaindarra arituko da gaur Bertsoaroan

2015-11-03

Mikel Lasarte barañaindarra arituko da Bertsoaroa zikloan. Saioa gaur, asteartea, 19:30etan izanen da Iruñeko Kondestable Jauregiko Civivox patioan eta doan da. Lasarte beste bost bertsolari nafarrekin igoko da taulara: Saioa Alkaiza, Iker Gorosterrazu, Amaia Elizagoien, Ioar Tainta eta Alazne Untxalo arituko dira bertsotan. Aurkezpen lanetan Joseba Beltza izanen da.

Mikel Lasarte Barañaingo jaietan egindako saioan. Argazkia: Agustín Peña.
Diseño y desarrollo Tantatic