2022-05-29 Kultura · Cultura

Kultura, giroa eta herria , protagonistak Barañaingo Egunaren aurtengo edizioan

Larunbatean ospatu zen Barañaingo Eguna, partehartze haundia eta giro ederrean.

Konpartsa barañaingo Egunean | Argazkia: Aritz Iriarte

Bi urteren ostean, atzo (larunbata), Barañaingo eguna ohiko ekimenekin eta giro paregabean ospatu ahal izan zuten herritarrek. Eguraldi eguzkitsuak lagunduta, jendetza batek parte hartu zuen herriko eragileek eta Jai Batzordeak antolatutako ekimen ezberdinetan.

Bi egunetako egitaraua.

Ostiralean hasi ziren Barañaingo eguneko aurtengo ekimenak. Arratsaldean eman zitzaion hasiera egitarauari, Alaitz BHIko eszenikoen ikasleen erakustaldi batekin. Honen ostean, BaraBatu Barañaingo batukadari Barañaingo Egunaren omenaldia egin zitzaion, azken urteetan gure herriko kaleak girotu eta alaitu dituen herriko eragileari errekonozimendu gisa. Amaitzeko, Arkadia Dance Studioaren erakustaldia izan zen.

Larunbata, egun handia.

Larunbatean goizean goizetik hasi zen egitaraua udal plazan. Artisautza feriaz gozatzeko aukera izan zuten herritarrek goiz osoan zehar plaza hartzen zuten postuak bixitatuz.

Barañain-Tsunza elkartasun lasterketari haurrek eman zioten goizeko 10etan, eta hauen ostean ehundaka lagunek parte hartu zuten helduen lasterketan. Kirol aferaz aparte, lasterketan zehar izandako giroa izan zen aipagarria.

Lasterketa amaituta, txistorrada herrikoia izan zen plazan bertan eta, honen ostean, Barañaingo eragile kulturalek osatutako kalejira batek herriko kaleak zeharkatu zituen., eta txikienenk konpartsaren irteeraz gozatu ahal izan zuten. Eguerdian ia 400 lagunek hartu zuten udal plaza bazkari herrikoian parte hartzeko, Jonak trikitixarekin girotu zuen bazkalostea, eta hau bukatzean bingo herrikoia izan zen.

Arratsalde osoan zehar txikienentzako puzgarriak izan ziren udal plazan bertan, eta giro ederrean larrain dantza, zezenzuskoa eta Bidean erromeria taldearen kontezrtua izan ziren iluntzerarte. Gauean zehar, Bidean taldearen kontzertuak jarri zituen herritarrak dantzak udal plazako karpa eta kanpoaldea jendez beteta zegoelarik.

Ehundaka pertsonek gogoz hartu zuten beraz aurtengo Barañaingo Eguna, herriko eragile kulturalek girotu eta auzolanean antolatutako hamaika ekimenetan parte hartuta.

 

Itzulpena > Traducción

Pueblo, cultura y ambiente, protagonistas del Barañaingo Eguna

Multimedia

Diseño y desarrollo Tantatic