2014-02-18 Kultura · Cultura

Kultur arloko ekintzak antolatzeko dirulaguntzen deialdia ireki da

Bi deialdi dira: bata festa egun berezietan kultur ekintzak egiteko eta bestea herrian kultur jardueraren bat antolatzeko.

Herrian kultur jarduerak egiteko sortu dira deialdiak (Arg.: A.Peña)

Barañaingo udalak ireki du herrian kultur ekimenak antolatzeko dirulaguntzen deialdiak. Bi deialdi dira: batean Barañainen kultur ekintzak egiteko 14.000 euroko dirulaguntza bideratu da eta bestean, Udalarekin batera festa egun berezietan kultur ekimenaren bat egiteko gehienezko 40.000 euroko aurrekontu-saila bideratu da.

Lehenengo deialdian, herrian jarduera kultural ireki bat antolatzea diruz lagunduko da. Bertan sartu daitezke: musika, antzerkia, argazkigintza, dantza, arte plastikoak, lirika, zinema, justizia sozial baloreak eta Barañaingo propioak diren adierazpen soziolkulturak bultzatzen dituzten programa, proiektu edo jarduera artistikoak.

Deialdi honetatik kanpo geratzen dira festa egun berezietako kultur ekintzak -bigarren deialdikoak baitira- eta hezkuntza alorreko jarduerak antolatzeko laguntzak, hauek bestelako deialdia dutelako. Era berean espazioen erabilera gastuak eta jarduera gastronomikoak ez dira diruz lagunduko.

Eskaerak martxoaren 28ra arte -14:00ak arte- aurkeztu daitezke Herritarren Arretarako Bulegoan, deialdiaren oinarritan azaltzen den ereduari jarraituz.

Festa egun bereziak

Bigarren deialdia herrian festa egun berezietan kultur ekintzak egiteko sortu da eta horiek, Udalarekin lankidetzarako laguntza-akordioak dira. Oinarrietan adierazten denez, deialdi honekin Udalak antolatutako ekintzetan entitate soziokulturalen parte hartzea sustatu nahi da.

Era horretan, kolektiboei zuzendutako dirulaguntza da, herrian hainbat festa eta ekintza berezietan parte hartzeagatik, adibidez, Ageda Deuna egunean, Stock Feria, ihauteriak, Jacobo de Licras, Barañaingo Eguna, Donibane eguna, Prefestak, Bigarren Eskuko Merkatu txikia, Santa Cecilia, San Esteban egunan eta Eguberrietan, baita Errege Magoen Kabalgata eta Olentzero egunetan kultur ekintzak egiteagatik. Aurrekoa bezala espazioen erabileragatik sortu daitezkeen gastuak ez dira ordainduko.

Era berean, eskaerak martxoaren 28a arte aurkeztu daitezke, deiladiaren oinarrietan agertzen den ereduari jarraiki.

Itzulpena > Traducción

Ayudas a la realización de actividades culturales

El Ayuntamiento de Barañain ha abierto las convocatorias de ayudas para la elaboración de actividades culturales, ya sea la convocatoria para la organización de actividades socioculturales en Barañain durante este año o la convocatoria de ayudas de cooperación con entidades socioculturales.

La primera tiene una dotación máxima de 14.000 euros y está destinada a apoyar la organización de actividades artísticas y musicales abiertas al vecindario de Barañain.

La segunda convocatoria, dotada con un máximo de 40.000 euros está destinada a ayudar a las entidades socioculturales que colaboren con el Ayuntamiento en programas festivos o culturales que se consideren de particular interés como Santa Agueda, Feria del Stock, carnavales, Barañaingo Eguna, San Juan, Prefiestas, Mercadillo de Segunda Mano, Santa Cecilia, San Esteban y Navidades, incluidas las actividades relacionadas con la Cabalgata de Reyes y Olentzero.

El plazo para presentar los proyectos o programas subvencionables estará abierto en ambas convocatorias hasta el 28 de marzo a las 14:00.

Diseño y desarrollo Tantatic