Korrikaren dokumentala gaur Kultur Etxean

2017-03-23

BatZuk,  20. Korrikak argitaratutako dokumentala ikusteko aukera izanen da gaur arratsaldeko 19:00etan. Dokumental honek, Euskal Herriko esparru desberdinetara iritsi nahi du euskaldun BATZUEN aniztasuna erakutsi ahal izateko.

Euskaldun horiek, euskararen lau aurpegiak alegia, Maika Etxekopar, Ander Larunbe, Elena Caballero La Basu eta Daniel Alvarez dira, pelikularen protagonistak. Euskalduna izateko milaka modu daude eta haiek, bakoitzak bere kultura-aniztasunetik, bat egin dute euskararekin. Barañaingo Korrika Batzordeak antolatutako ekimena da.

Diseño y desarrollo Tantatic