Kike Balenzategi barañaindarraren kartelak iragarriko ditu festak

2016-05-23

Barañaingo bizilaguna den Kike Balenzategi Arbizuk irabazi du festetako kartel lehiaketaren bozkaketa herritarra, botuen %56arekin. Kasualitatez, lehiaketaren oinarriak betetzen ez zituen aurrez aukeratutako beste kartel baten ordez iritsi zen finalera Balenzategiren kartela.

315 bizilagunek parte hartu duten bozkaketa herritarrean. Kike Balenzategiren "Laurak Bat" kartelak 177 bozka jaso zituen eta bigarren postuan "Festaren Epizentroa" geratu zen 78 botuekin. Azken lekuan "Y mucho más" kartel koloretsua geratu da 37 botuekin.

Kartelaren zatiaren irudia, kartel osoa udalaren webgunean ikusi daiteke (Irudia: Barañaingo Udala)
Diseño y desarrollo Tantatic