2014-04-01 Kultura · Cultura

José Luis Sampedro omenduko dute datorren astean Liburutegian

Idazlearen heriotzaren urteurrenean jardunaldiak antolatu dituzte hilaren 7tik 10era.

Idazle, pentsalari eta ekonomista izan zen Sampedro (Arg: UCM)

Barañaingo liburutegiak eta Barañaingo Gizarte Eskolak "Urtebete José Luis Sampedro gabe" jardualdiak antolatu dituzte apirilaren 7tik 10era Liburutegian. Antolatu dituzten ekintzen artean, zinema-forum, makro-tertuliak, irakurketa dramatizatuak, Jorge Sánchezen kontzertua eta idazlea eta Sampedroren alarguna den Olga Lucasekin hitzaldia eginen da.

Jardunaldiak datorren astelehenean, apirilaren 7an hasiko dira zinema-forum batekin. "El río que nos lleva" filmea erakutsiko da 19:30ean. Filmea Sampedroren izen bereko eleberrian oinarritzen da eta 1988ean estreinatu zen. Antonio del Realek zuzendu zuen eta Lluis Llachek eta Carles Casesek musikatu zuten. Protagonisten artean, Alfredo Landa, Toni Peck, Fernando Fernán Gómez eta Eulalia Ramon ageri dira. Tajo ibaiko `ganchero´-en -almadieroen- omenezko eleberria izan zen. Filmea Jesús Aranak aurkeztuko du.

Asteartean, apirilaren 8an 19:30ean "La sonrisa etrusca" eleberriaren makro-tertulia eginen da. Bertan parte hartuko dute Ricardo Pita editoreak eta Cristina Aznar kazetari eta idazleak.

Irakurketa dramatizatuak

Asteazkenean, hilaren 9an, hiru jarduera izanen dira Liburutegian. 18:00etan "Un sitio para vivir" Sampedroren antzerki lanaren irakurketa dramatizatua eginen da. 1955. urtean idatzitako lan honek esklabista bihurtzen ari den mundu batek sortzen duen larritasun existentziala du ardatzean.

Horren ondoren, 19:30ean Jorge Sánchezen kontzertua izanen da eta 20:30ean "El nudo" eleberriaren irakurketa dramatizatua burutuko da.

Liburu aurkezpena

Ostegunean, apirilaren 10ean 19:30ean, "Sala de espera" hil ondorengo lana aurkeztuko da. Horretan Olga Lucas poeta eta idazleak parte hartuko du, Sampedroren alarguna ere badena. Hainbat poesia eta ipuin liburu argitatu ditu eta Valentziako Radio Klara irrati libertarioaren Taller de los Etcéteras literatura programaren sortzaileetariko bat da. Sampedrorekin batera "Escribir es vivir", "Cuarteto para un solista" eta "La ciencia y la vida" liburuak idatzi zituen.

"Sala de espera" liburua autobiografia eta hausnarketa liburua da. Hiru ataletan banatzen da, lehenengoan Lucas eta Sampedrok beren bizitzetako lehengo hamar urteak gogoratzen dituzte, bigarrenean Sampedrok azken urteak nola bizi zituen azaltzen da eta azken zatian gutunak eta argazkiak topatuko ditugu. Liburua apirilean bertan kaleratzen da, idazlearen urteurrenean.

Jardunaldiei bukaera emanen dien hitzaldi honetan Juana Mari Lautrek ere parte hartuko du, Ekonomiako irakaslea dena eta Sampedroren ikasle ohia.

Itzulpena > Traducción

Jornadas en homenaje a Sampedro en el aniversario de su muerte

La Biblioteca de Barañain y la Escuela Social han organizado para la próxima semana, del 7 al 10 de abril unas jornadas en homenaje al escritor, pensador y economista José Luis Sampedro en el primer aniversario de su muerte. Han organizado un cine-forum para el lunes, día 7 a las 19:30 de la película "El río que nos lleva" film de 1988 basado en una novela del escritor y que será presentado por Jesús Arana. El martes, día 8 a la misma hora se realizará una macro tertulia sobre "La sonrisa etrusca" con el editor Ricardo Pita y la periodista Cristina Aznar y el miércoles, día 9 de abril hay programados tres actos: la lectura dramática de la obra teatral de Sampedro "Un sitio para vivir" a las 18:00, un concierto de Jorge Sánchez a las 19:30 y una hora después otra lectura dramatizada de "El nudo".

El jueves las jornadas culminarán con la presentación de la obra póstuma "Sala de espera" en la que participará la escritora y poeta Olga Lucas, que fue también esposa de José Luis Sampedro hasta su fallecimiento el 8 de abril del año pasado. La charla contará con la presencia también de Juana Mari Lautre, profesora de economía y ex alumna de Sampedro.

Todas las actividades tendrán lugar en la Biblioteca de Barañain.

Diseño y desarrollo Tantatic