2014-03-28 Kultura · Cultura

Jaso ikastolako ikasleen musikala estreinatuko da Auditorioan

Datorren astean “Iki Milikili Klik” antzerki musikatua ikusi ahal izanen da Auditorioan.

Gaur goizean ikuzkizuna aurkeztu dute Jaso ikastolan (Arg.: A.Peña)

Barañaingo Auditorioan estreinatuko dute apirilaren 3an eta 4an eta ekainaren 19an Jaso ikastolako ikasleek burutu duten musikala. Iaz ere, “Txanpon baten truke” lana Auditorioaren agertokian erakutsi zuten eta aurtengoan sorginak izanen dira  ikuskizunaren protagonistak. Apirilaren 3ko sarrerak salmentan jarritako lehen egunetan agortu ziren eta apirilaren 4rako, ostiral arratsaldeko (18:30) saiorako sarrerak oraindik eskuratu daitezke 7 euroren truke.

Lanaren zuzendariak diren Jaso ikastolako irakasleak, Imanol Janicesek, Edur Sernak eta Irantzu Zabalzak gaur goizean azaldu duenez, aurreko urteko “Txanpon Baten Truke”-k izandako arrakastaren ondoren «3000 pertsona baino gehiagok ikusia», erabaki zuten funtzio berri bat sortzea. Adierazi dutenez, 2013ko emanaldiaren formatoa errepikatu dute «hots, antzerki musikala, akrobazia, dantza, efektu bereziak eta nola ez, antzerkigintza eta musika». “Sorginak” gai izanik, irakasle eta ikasleek ordu eta laurdeneko ikuskizuna prestatu dute.

Zortzi hilabete darama lanean 53 ikasle eta 3 irakaslez osatutako talde honek. 30 ikasle eszenatoki aurrean arituko dira «abesten, antzezten, dantzatzen eta akrobaziak egiten», eta beste 23 atzeko aldean «gidoiak, atrezzoa, ikusentzunezko lanak, jantziak, efektu bereziak eta makillajea prestatzen».

Euskeraren promozioa

Zuzendariek azaldu dutenez, «proiektuaren oinarria ikasleen sormena eta gaitasunak indartzea da». Hori dela eta, «gidoia originala izanik, ikasleek dituzten dohaietara egokitzen da, haien alderik positiboenak sustatuz», diote.

Gaineratu dutenez, ikuskizunaren helburu nagusia euskeraren promozioa da, multidisziplinarra den ikuskizun baten bitartez. «Aldi berean ikasleak motibatuta dauden alorrean parte hartzeko aukera dute, gaitasun bidezko lana eginez».

Lana prestatzeko asteazken arratsaldetan 2 orduz eta hainbat jolasordutan entsaiatu dute. «Horretaz gain, aurten, efektu bereziak erabiliko dituzte, horrek suposatzen duen aparteko lanarekin. Baina horiek Barañaingo Auditoriora apirilaren 3an etortzen direnek bakarrik ikusi ahal izango dituzte».

Sinopsia

Zuzendariek azaldu dutenez, «Euskal Herriko herritxo batean kokatuta, sorgin eta herritarren arteko liskar egoera azaltzen da. Amodioa, familia arazoak, gorrotoa eta bestelako sentimenduak 10 musikal desberdinetan banatuta».

«Herritarrek sorginekiko duten gorroto sentimendua Aioraren (Iraia San Juan) familian antzematen da batik bat, honek bere birraitonarekin iraganean gertatutakoagatik mendekua hartu nahi du eta. Aldi berean, sorginek Joneren (Saioa Lara-Haizea Ancín) arima lortzen ahaleginduko dira».

Kanpora begira

“Iki Milikili klik” ikuskizuna beste lekuetan ere ikusi ahal izanen dute, izan ere, Donostian, Bilbon eta Gasteizen antzeztuko baita irailetik aurrera. «Bi bider erakutsiko dute urte osoko lan hau: bat goizez, bertako ikastola desberdinetako ikaslegoari zuzendua euskara eta kultura egiteko beste modu bat sustatzeko asmoarekin eta beste behin arratsaldez, publiko orokorrari irekia». Donostiako Victoria Eugenian azaroaren 28an eskainiko duten emanaldiaz gainera, beste datak zehazteko dituzte oraindik.

Babesleak

Lan hau guztia laguntzarik gabe egitea zaila izango litzateke eta horregatik eskertu dituzte parte hartu duten guztiei eta babesle diren beste hainbat elkarte eta enpresei: Irotz Garbitasuna, Caja Rural, Gradual Event, Barañaingo Auditorioa, Miraki Estudios, Beaumont -Aristu Abogados, Esic, Urdi Gestión S.L, Academia Barañain, Centro Linden, Lacturale, Euntze taberna, Ogipan Zizur, Kaioa Taberna, Conservas El Agricultor, Bar Ona, El Trujal El Vallado, Izagaplus Gestión, Bar Rodas, Limpiezas A&H, Autocheck Rotxapea, Restaurante Plazaola, Santa Catalina Decoración eta Pirotecnia Fiesta.

Itzulpena > Traducción

Musical del alumnado de Jaso en el Auditorio

El Auditorio de Barañain acogerá la próxima semana los días 3 y 4 de abril, además del 19 de junio, la obra musical “Iki Milikili Klik” representada por el alumnado de la ikastola Jaso. En la presentación realizada esta mañana, los directores de la obra, los profesores Imanol Janices, Edu Serna e Irantzu Zabalza han señalado que la obra es fruto de ocho meses de trabajo de 53 alumnos y alumnas, además del profesorado.

«Después del éxito de “Txapon Baten Truke” (más de 3000 espectadores), el alumnado de la ikastola Jaso ha vuelto a sumergirse en una nueva historia de creación propia mediante el género del teatro-musical», señalan. Por lo tanto, según adelantan, se repite el formato empleado el año anterior. «El canto, el baile, la acrobacia y los efectos especiales se unen en una representación de hora y cuarto en la que las protagonistas son las Brujas».

Añaden que el objetivo principal «no es otro que promocionar el euskera y reivindicar otra manera de hacer cultura, mediante un formato de espectáculo multidisciplinar» y que «de esta manera, el alumnado puede participar en aquellas disciplinas en las que se encuentre más motivado, trabajando por competencias». 30 chicos y chicas actuarán encima del escenario, mientras el resto participa en el guión, atrezzo, trabajos audiovisuales, vestuario, efectos especiales, maquillaje, etc.

Según avanzan los responsables del espectáculo, tienen previsto representarlo también en Donostia, Bilbo y Gasteiz.

Las entradas para las representaciones la próxima semana ya están a la venta (7 euros). Cabe destacar que las entradas para la función del 3 de abril se agotaron al poco de estar a la venta. El viernes 4 de abril la obra comenzará a las 18:30.

Diseño y desarrollo Tantatic