Jaietarako egitaraua abian da

2017-03-20

Pasaden asteazkenean, martxoak 15, bigarren aldiz jaietako egitaraua antolatzeko bilera egin zen. Bertan herriko parte diren, elkarteak, tabernariak, gazteak, haurrak, helduak, eta emakume taldea batu ziren proposamen berriak mahai gainean jartzeko. Jaietako ekitaldiek, hainbat lehentasun izanen dituzte, besteak beste, herri osora zabaltzea, genero ikuspegia kontuan hartzea eta elebiduna izatea.

Proposamenen artean, Hegoak Elkarteak eta Baragaztek alkoholaren kontsumo arduratsuaren inguruko kanpaina bat azaldu zuten, gaztetxoei zuzendutako ekitaldi berriak ere proposatu zituzten eta urteroko hainbat hitzorduren moldaketak eztabaidatu ziren.

Argazkia: Plazaberri.
Diseño y desarrollo Tantatic