2019-03-21 Kultura · Cultura

Irakurri, Gozatu eta Oparitu – Irakurzaletasuna sustatzeko egitasmoa

Aurtengoa, irakurzaletasuna sustatzeko egitasmo honen hamahirugarren edizioa izango da, euskaltzaleen elkarte, Udal, liburutegi publiko eta liburu dendek elkarlanean antolatuta. Martxoaren 18an hasi eta maiatzaren 31 bitartean gauzatuko da 45 herritan.

ERAGIN POSITIBOA

Aurreko edizioetan frogatu da kanpainak eragin positiboa izaten duela herritarrek herriko liburutegian egiten duten euskarazko liburuen mailegu kopuruan. Izan ere, egitasmoaren helburuetariko bat horixe da, euskaldunak liburutegi publikoen erabiltzaile bihurtzea. Era berean, ekimenak liburuen salmentan izaten duen eragina kontuan hartzekoa da.

Irakurri, gozatu eta oparitu ekimenaren bueltan bestelako literatur jarduerak ere antolatuko dira, hala nola solasaldiak idazleekin, liburu azokak, irakurketa musikatuak eta abar. Egitasmoak honako argitaletxeen laguntza izaten du: Alberdania, Erein, Elkar, Ibaizabal, Pamiela eta Txalaparta. Eta ekimena Nafarroako beste herrietan izanen da ere: Ultzalmaldea, Lizarra, Burlata, Sakana, Berriozar, Berriobeiti, Antsoain, Atarrabia, Uharte, Aranguren, Zizur nagusia, Malereka, Iruñea, Leitzaldea eta Esteribarren.

PARTE HARTZEKO PAUSOAK

Kanpainaren izenak berak argi adierazten duenez, hiru pausu erraz emanda parte hartu daiteke:

  1. Lehenengo pausoa irakurtzea da, euskaraz irakurtzea, alegia. Horretarako, herriko liburutegi publikora joan, eta euskarazko edozein liburu maileguan eskatu ahal izango duzu.
  2. Liburua irakurri, liburutegira itzuli, eta fitxa erraz bat bete: zein izan den irakurritako liburua eta zer iritzi dugun. Fitxa hori beteta, liburuzainak erosketa-txekea emango digu, hitzartutako liburu dendan erabiltzeko.
  3. Azken pausua, liburua oparitzea da: lagun bati, senide bati, edo norbere buruari.

Liburutegian jasotako erosketa-txekeak, euskarazko beste edozein liburu  %35 merkeago erosteko  aukera  emango digu. Horrez gain, apirila eta maiatza bukaeran, liburutegi bakoitzean 30€ko balioa duen txeke baten zozketa egingo da, hile horretan irakurle fitxa bete dutenen artean. Txeke berezi horrek, besteek bezala, euskarazko liburuak erosteko aukera emango du. Erosketa-txekeak liburu dendan erabiltzeko epea  ekainaren 15era artekoa izango da

ESKUORRIA

Itzulpena > Traducción

Irakurri, Gozatu eta Oparitu – Fomento de la lectura en euskera

El programa que fomenta la afición a la lectura, cumple doce años, organizado conjuntamente por las asociaciones de euskera, Ayuntamientos, bibliotecas públicas y librerías. Se desarrollará del 18 de marzo al 31 de mayo en 45 pueblos y ciudades.

Diseño y desarrollo Tantatic