2014-10-28 Kultura · Cultura

Ipuina eta ilustrazioa nola uztartu ikasi dute 21 txikik

Iragan urriaren 22an album tailerra burutu zen Liburutegian, euskaraz.

Tailer parte hartzailea egiten saiatu ziren Bilbaok eta Mutuberriak (Arg:I.Lizoain)

Tailerra Etxepare Saria 2013an irabazi zuten Maite Mutuberriak eta Leire Bilbaok eman zuten Barañaingo Liburutegian eta horretan 21 txikik parte hartu zuten, gustora izan zirenak ez ohiko tailer honetan.

Izan ere, argazki zaharren bideo batekin hasi zen tailerra eta ondoren ipuina ahozgoran irakurri zuten, aldi berean marrazkiak proiektatzen zirelarik. Maite Mutuberriak marrazkiak egin zituen bertan, aukera ematen zielarik txikiei parte hartzeko. Leire Bilbaok ipuina kontatu zuen berriro, istoria eta historia uztartuz eta marrazkietako pistak eman zituen, haurrekin interakzioa landuz. Bukaeran albumak sinatu zituzten, parte-hartzaile bakoitzarentzat bat.

Tailerra Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatu zuen eta euskara teknikaria den Ana Errondosorok aitortu bezala, «oso ongi funtzionatu zuen». Tailerrarekin batera urriaren 31a arte Etxepare Sarira aurkeztutako lanen erakusketa dago Liburutegian.

Itzulpena > Traducción

Éxito en el taller de álbumes en euskara

21 niños y niñas participaron el pasado 22 de octubre en el taller para realizar álbumes ilustrados organizado por el Servicio de Euskera del Ayuntamiento en la Biblioteca de Barañain. El taller lo impartieron Maite Mutuberria y Leire Bilbao, autoras de “Gerrak ez du izenik” álbum ilustrado ganador del Premio Etxepare de 2013. Durante el taller las autoras mostraron cómo se realiza un álbum, leyeron cuentos en voz alta mientras ilustraban en imágenes con la participación de los niños y niñas presentes. Finalmente firmaron ejemplares del álbum. El taller «ha funcionado muy bien», con buena participación del público, según señala desde el Servicio de Euskara Ana Errondosoro. Esta actividad se complementa con la exposición de los Premios Etxepare que se puede visitar hasta el día 31 en la Biblioteca.

Diseño y desarrollo Tantatic