2014-11-19 Kultura · Cultura

The Icer Company 2014ko “Encuentros” lehiaketaren irabazleak

Barañaingo Iker Cía eta Arkaitz Ezkaik osatzen dute taldea beste bi musikariekin batera, Ruben Matilla eta Xabier Valverde.

(Argazkia:Utzitakoa)

«Oso pozik gaude Nafarroako lehiaketa garrantzitsuena irabazi izanagatik eta gure saria eta poza zabaldu nahi dugu berri onekin, guretzat eta euskal eszenarentzat berri ona delakoan», diote taldeko kideek, Iker, Arkaitz, Ruben eta Xabik. Encuentros lehiaketaren finala iragan azaroaren 14an egin zen eta horretara The Icer Company taldearekin batera Ingravitö, Virenque, Xabi Ansó, Kenya & Kat, Impacto eta Tipitako taldeak iritsi ziren lehiaketaren finalerdietara.

«Gure aldetik sari hau musika-ozeano ibilbide honetan batzutan izaten ditugun momentu ilun eta frustazio guztiak estaltzeko itsasargia bezala hartzen dugu. Ohore bat da maila honetako eszena konpartitzea eta egunero gauzak hobetzeko indarra luzatzen digu», gaineratu dute. Azkenik eskerrak eman dizkiete lagunei, senideei, musikariei eta musikari eta kulturari laguntzen diotenen guztiei.

The Icer Company taldea Arima Sutan taldean ibilitako Iker Cía eta Arkaitz Ezkai barañaindarrak osatzen dute, Ruben Matilla eta Xabier Valverderekin batera. Gor disketxearekin ateratako “Ur abisalen espedizioa” da beraien lehen lana eta Plazaberrik elkarrizketatu zituen 2013an.

Itzulpena > Traducción

The Icer Company, ganador de Encuentros 2014 en el apartado musical

El grupo The Icer Company formado por los berianianenses Iker Cía y Arkaitz Ezkai, junto con Ruben Matilla y Xabier Valverde, resultó ganador de los premios Encuentros 2014 en el apartado musical en la final celebrada el pasado día 14 de noviembre. Los músicos agradecen el premio, «creemos que es una buena noticia para nosotros y para la escena euskaldun», añaden. The Icer Compañy es un proyecto personal creado por Iker Cía, quien canta en euskera. Su primer disco “Ur abisalen espedizioa” ha sido editado por Discos Gor. 

Diseño y desarrollo Tantatic