2020-12-15 Kultura · Cultura

Hizkuntza gutxituetan sorkuntza kolektiboari buruzko hitzaldia

Hain ezberdinak diruditen Guatemala eta Euskal Herriko hizlariak ekarriko dituzte, hauek, ordea, komunean dute hizkuntza gutxitu bat mintzo dutela, eta horiek erabiliz taldean sortzen dutela. 3 esperientzia bereziz jabetzeko, Barañaingo Euskara Zerbitzuak, Gara Bide-rekin batera, hitzaldi interesgarri hau antolatu dute. Saioa: abenduaren 18an, ostiralean, 12.00etan, Udaletxeko erabilera anitzeko aretoan izango da.

Hatzamarka

Alde batetik, Euskal Herritik bertatuk, "Hatzamarka" proiektua ekarriko dute euren jardunaz hitz egitera, 8 gazte Iruñarrek osatzen baitute, lau idazle eta lau ilustratzailek, eta denek elkarrekin liburu bat auto-publikatu dute aurten, euren lanak nahasi eta elkarbanatuz. Haien helburua, Iruñerriko gazteek euskaraz sortzeko gune edo aukera bat ematea zen, eta hala lortu dute, liburu hau etorriko diren beste askoren artean lehena baino izan ez den arren.

Bestalde, Guatemalatik datozen bi esperientzia aberats helaraziko dituzte hitzaldian. Wikipedia, sareko entziklopedia aski ezaguna, Guatemalan hitz egiten diren hamaika hizkuntza indigenetako batera itzultzen ari dira, hain zuzen, Maia familiakoa den Kaqchikel-era. Elkarlanean eta oztopo ugari gaindituz aurrera daramaten prozesu honetaz hitz egitera etorriko dira.

Honetaz gain, Guatemalako kultura sakon eta interesgarrian gehiago sakonduz, Rabinal Achi deituriko animazioko laburmetraia erakutsiko dute, espainiarren konkistaren aurreko kultura Maiarraren testigantza zaharra, ordutik Guatemalan bizirik mantendu duten antzerki-lana da. Maskaraz, dantzaz, musikaz eta antzerkiaz Rabinal herriko gizarte harremanak eta arazo politikoak azaltzen dira. Rabinal Achi urtetan klandestinoki antzezten zen. 

Hitzaldia abenduaren 18an, ostiralean, izango da, 12:00etan Udaletxeko erabilera-anitzeko aretoan, doan. Izena emateko, honako helbidera idatzi: euskaraz@baranain.com edo telefono honetara deitu: 948286309

Aforoa 15 lagunekoa izango da, eta segurtasun neurriak errespetatuko direla bermatuko dute.

Itzulpena > Traducción

Charla: creación colectiva en idiomas minorizados

Creación colectiva en idiomas minorizados, es una charla que organiza el Servicio Municipal de Euskera junto con Garabide, donde exponen 3 experiencias del mundo.

Sesión: 18 de diciembre, viernes, 12:00 h. en la Sala de usos múltiples del Ayuntamiento de Barañáin.

Inscripciones, hasta completar el aforo de 15 personas, llamando al teléfono: 948286309 o escribiendo a la dirección: euskaraz@baranain.com 

La actividad se desarrollará cumpliendo el protocolo sanitario vigente.

Diseño y desarrollo Tantatic