2019-04-03 Kultura · Cultura

Hemen dago Korrika!

Korrika Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko ekimen erraldoia da. Euskararen aldeko kontzientzia suspertzea eta euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ditu helburu. Garesen hasiko da bihar 21. Korrika, Apirilaren 4ean Garesen amaituko da igande honetan.

Barañaingo Korrika Batzordea buru belarri ibili da azken hilabeteotan prestaketa lanetan; Propagandako kartelak jartzeari, Mural Margoketa, Korrika zunba, bertso poteo eta hainbat kontzertu ere. Asteburu honetan ailegatuko da Barañainera euskararen aldeko lasterketa famatua eta horren harira hainbat ekimen izanen dira herrian.

Korrika Txikia

Ostegun honetan, Garestik irteeraz gain, Barañaingo gazte eta haurrak izanen dira protagonista, izan ere, arratsaldeko 15:10etan Korrika Txikia Eultzako eskolatik abiatuko da. Ekimen honek, Barañaingo euskarazko haur eskola, Alaitz ikastetxea, Eultza eta Sahats ikastetxeko A ereduko ikasleak parte hartuko dute, eta 1000 ikasle bilduko ditu.

Gaztetxeko proposamena

Gaztetxek, bere aldetik kontzertu bat antolatuko du ostiral honetan. Ira y Voz neska taldea izanen da Gaztetxean arratsaldeko 19:00etan. Ondoren, Iruñerriko beste gazte asanblada eta gaztetxeekin Afaria eta Irunberriko kilometroaan aritzeko abiatuko dira autobusez. 

Afaria Errotxapeako gaztetxen antolatuko dute eta 5 euroren truke lortu ahal izane da tilketa Akelamendi tabernan. Autobusa gaueko 00:00etan irtengo da Errotxapeatik eta 10€ kostua izanen du.

Programa

Korrika batzordeak, 12etatik aurrera antolatu du harrera eta horretarako Kantuz, trikitilari,gaitari eta txistularien laguntza izanen dute batik bat. 

Bestalde, pasa den ostiralean izanen zen lekukoa eramateko zozketa eta alkate izandako Floreni egokitu zitzaion. Udalaren aldetik Alkateak eta zinegotzi ezberdinek izanen dira lekukoa eramaten lehenak, ondoren gizarte eragileen txanda izanen da eta Xabier Sagardoi izanen da hurrengoa. "Xapo", hainbat urte kartzelan egon eta gero, larunbat honetan lortuko du behin betiko askatasuna eta lekukoa eramatea eskeini ondoren baiezkoa eman zuen. Azkenik, Larrain helduen kultur eta gizarte elkarteak izanen du euskararen aldarria eramateko ardura.

Ibilbidea

Apirilaren 6an, larunbat honetan, Korrika Barañainera iritsiko da Nafarroako Hegoalde eta ekialdea zeharkatu ostean.

Zizurretik etorriko da, arratsaldeko 16:06etan, Udalak, Alaitz Eskola eta Institutuak eta Korrika Batzordeak eramanen dituzte herriko kilometroak. Merkadona paretik datorren bidetik sartuko da Barañainen, ondoren, Kirol etorbidetik erdiko etorbideraino joanen da, Jasoko rotondatik, mendebaldea eta ermitagainatik jarraitzeko. Lehenengo Kilometroa udalaren esku izanen da, Korrika eta euskararekin konpromezua berritu ondoren.

Korrikaren hasiera eta Amaiera

Ostegunean, Garesen hasiera ekitaldia izanen da arratsaldeko 16:30etan eta ordu erdi beranduago Korrikari hasiera emanen zaio. Ondoren hainbat ekimen izanen dira herrian, AFU barañaindarrek kontzertua eskeiniko dute ere arratsaldeko 19:30etan.

Azkenik, Gasteizen apirilaren 14ean amaituko da, eta jadanik, bazkari herrikoieko txartelak salgai daude.

 

Diseño y desarrollo Tantatic