2013-12-20 Kultura · Cultura

Hamaika jarduera eguberrien atarian

Asteburu honetan kaleko musika, gabon kantak, gospel emanaldia eta kirol erakustaldiak izango ditugu

Bihar arratsaldean trikitilariak izanen ditugu kaleetan (Argazkia: A.Peña)

Eguberriaren atarian asteburu honetarako hamaika ekintza antolatuta daude Barañainen. Gaur goizean eskoletan Olentzeroa izanen bada ere, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara ikazkinaren bisita izanen dute Lagunak Kirol Elkartean. Bestelako ikuskizun bat nahiago duenak, Barañaingo Gimnasia Ritmiko eskolako neskek erakustaldia eginen dute gaur 19:30etan Kiroldegian.

Bihar eguardian, 12:00etan Sahats Ikastetxe Publikoan gabonetako kantak abestuko ditu Barañain Abesbatzak. Arratsalderako hiru aukera daude: gabon-kantak, gospel kontzertua ala Muay Thai tailandiako borroka erakustaldia. Azken hau 18:00etatik aurrera Retegi frontoian eginen da, eta sarrerak lehiatilan 10 euro balio dute. Borrokalari profesionalak eta amateurrak izanen dira eta janaria eta jostailuak bilduko dira Gurutze Gorrira emateko. Bestalde, 19:00etatik aurrera Barañaingo trikitilariek gure kaleak alaituko dituzte eta ordu erdi beranduago Domingotar ahizpen egoitzan Barañaingo Canto Pueblo Viejo elkartearekin eta Berriobeitiko Ametza abesbatzarekin Gabon-Kanta III. jaialdia eginen da.

Bestelako musika nahi duenak gospel kontzertua izanen du bihar Auditorioan, Jazzy Leap taldearekin. Andoni Arcilla musikariak zuzendutako kontzertuan, Nafarroako Kamara Abesbatzaren kideek parte hartuko dute, hala nola, Andoni Arcilla bera eta Jorge Abadias, Kike Arza eta Juanma Urriza musikariak. Kontzertua gospel musikan oinarrituko da eta musika mota honen estilo ezberdinak entzun ahal izanen dira. Hitzordua 20:30tan da eta sarrerak 12 eta 14 euro balio dute, aldez aurretik edo lehiatilan erosten badira.

Hala ere, gabon kantekin ez dugu amaitzen, igandean, 20:00etan Larragako San Miguel Abesbatzak Auditorioko Ambigun abestuko baitu. Sarrera dohakoa da.

Itzulpena > Traducción

Actividades variadas para este fin de semana previo a Navidad

Música y exhibiciones deportivas son las bases de este fin de semana previo a Navidad en Barañain. Esta tarde tras las visitas matutinas en los colegios tendremos a Olentzero en Lagunak a las 18:00 y a las 19:30 hay exhibición de gimnasia rítmica en el Polideportivo. Mañana tendremos villancicos en los Sauces a las 12:00 con la Coral Barañain y a las 19:30 en las Dominicas con la Coral del Pueblo Viejo y la Coral Ametza. A las 19:00 salen también Barañaingo trikitilariak a recorrer las calles y a las 20:30 hay concierto de gospel con Jazzy Leap en el Auditorio. Mañana también hay velada de Muay Thai en el frontón Retegi desde las 18:00. Finalmente, el domingo a partir de las 20:00 en el Ambigú habrá más villancicos con la coral San Miguel de Larraga.

Diseño y desarrollo Tantatic