2020-09-22 Kultura · Cultura

Haizea Arana txapeldun Txana II sariketan

Txana, gure herrian sortutako bertso sariketa, bigarren urtez ospatu zen ostiralean 18:30etan Barañaingo udaletxeko erabilera anitzeko aretoan. Sei partaide gazte, gaijartzailea eta hogei bat ikusle, koronabirusaren aurkako neurriek eskatzen zuten ratio mugaren baitan.

Sarai

Iazko edizioarekiko hainbat desberdintasun nabaritu zaizkio aurtengo sariketari. Esate baterako, pasa den urtekoa gaztetxean ospatu zen, eta lehen edizio hartako giro gaztea eta bizia udaletxeko erabilera anitzeko aretoak ematen duen seriotasunak ordezkatu du. Gainera, honi guztiari musukoa eramatea gehitu behar zaio, baita bertsolarien arteko eta ikusleen arteko bi metroko distantzia ere. Hala eta guztiz ere, badago iazko eta aurtengo saioek amankomunean duten ezaugarri handi bat, Arana batek txapela irabazi izana hain zuzen. Txana I irabazi zuena Oihana Arana izan zen, eta Txana II irabazi duena, bere ahizpa Haizea. Biek talentua eta grazia erakutsi digute. Aurten,  Haizeak eta bere bost kideek, Amaia Lasheras, Aner Peritz, Beñat Astiz, Aitor Ugarte eta Maider Altunak,  Enma Murillo aurkezleak gidatuta, saio bikaina eskeini digute. 

Buruz burukoa Haizea Arana eta Aner Peritz bertsolariek jokatu zuten lehia bizian. Gainera, denboraz larri, eta aretoa hustu beharko zelako mehatxupean, azkar-azkar eta zorrotz ibili ziren biak, Hamarreko Txikian ofizioka eta Kartzelako ariketa eginda. Txapela janztera, Barañainen euskararen aldeko borroka gertutik ezagutzen duen auzoko bat igo zen oholtzara, Lorea Luzea. Hari eskertu behar diogu ere neurri handi batean Barañainen bertso eskola egotea bera. 

Bitxikeri gisa, bertsolariek azken agurrak aretotik kanpo, plazan bota behar izan zituzten, farolen argitan eta ikusleek inguratuta. 

 

Itzulpena > Traducción

Haizea Arana gana Txana II

El concurso de jóvenes bertsolaris se celebró el viernes en la sala multiusos del ayuntamiento de Barañain, habiendo sido acogido por veinte bertsozales que disfrutaron del talento e ingenio de los 6 concursantes. Tres jueces y la presentadora, más el publico y los bertsolaris, el ratio pudo respetarse junto con las medidas de seguridad. Aner Peritz y Haizea Arana fueron los finalistas, y aun con muy poca diferencia y reñido, fue la segunda, Haizea, la que se llevó la txapela del concurso. Así pues, es la segunda vez que una Arana gana esta txapela, ya que el año pasado, en la primera edición del concurso, fue su hermana, Oihana, la que se llevó el premio. Este año, Lorea Luzea se subió al escenario a ponerle la txapela a la ganadora, en omenaje al arduo trabajo que ha llevado a cabo en Barañain en favor del euskera. Todos los concursantes deleitaron al publico, Haizea, Aner, Aitor Ugarte, Maider Altuna y los Berinianenses Beñat Astiz y Amaia Lasheras.

Diseño y desarrollo Tantatic