2013-12-18 Kultura · Cultura

Guatemalari buruzko ekitaldia eta txikientzako ipuin kontalaria gaur Liburutegian

Barañaingo Liburutegiak urteari bukaera emango dio bi emanaldi hauekin

Humberto A´Kabal idazlearen poemak irakurriko dira.

Arratsaldeko 17:00etan Izaskun Mujikaren eskutik txikientzako ipuin kontalari saioa izanen da, gazteleraz. Hiru ordu beranduago Javier Pagolak Humberto A´Kabal guatemalako poetaren lanaz mintzatuko da, eta erdialdeko amerikako herrialdearen beste istorio batzuk ere aurkeztuko ditu "Norekin irakurri" zikloaren barruan.

Javier Pagola kazetaria da, SER irratian lan egin zuen eta Medicus Mundiren komunikazio arduraduna izan da. Pagolaren hitzaldian bideo bat ere erakutsiko da eta Humberto A´Kabal idazlearen poemak irakurriko dira. K' iche maia herriko autorea da, 1952. urtean jaioa. Nazioarteko hainbat sari jaso ditu eta bere lanak herri askotan argitaratu dira. Ekitaldia 20:00etan hasiko da.

Bestalde, Izaskun Mujika aktorea eta ipuin kontalaria da. Nafarroako Antzerki Eskolan irakasle izan da eta Ingumak taldearen sortzaileetariko bat da. 2000. urtetik dabil ipuinak kontatzen hainbat lekutan. Barañaingo liburutegian hitzordua gaur 17:00etan da.

Itzulpena > Traducción

Poesía guatemalteca y cuentacuentos hoy en la Biblioteca

La Biblioteca de Barañain ha organizado hoy como actividad de final de año un cuentacuentos infantil en castellano a las 17:00 a cargo de la actriz Izaskun Mujika y una velada sobre Guatemala con el periodista Javier Pagola. La velada comenzará a las 20:00 y en ella el periodista navarro proyectará un vídeo y contará historias de Guatemala. Además se recitarán poemas del poeta maya Humberto A´Kabal. Está actividad se enmarca en el ciclo "Leer con..." que organiza la Biblioteca.

Diseño y desarrollo Tantatic