2016-06-27 Kultura · Cultura

Gazteak goia jotzen

Kutxen gainetik gora eginez oreka mantentzea lortu zuten gazteek (Argazkia: Agustin Peña).

Herriko gazteak izan ziren nagusi festak gozatzeko azken egunean. Bazkaria, kutxen dorrea jolasa eta gaueko mozorro festa izan ziren Gazte Egunaren ekintza izarrak. Egun guztian zehar musika eta dantza izan ziren nagusi Barañaingo kaleetan zehar. Motxila 21 taldearen kontzertuak ere jende andana bildu zuen Sahats plazan txistor jatearekin batera.

Goiz goizetik, dianen hotsarekin batera esnatu eta kalez kale ibili zen Erraldoien eta Buruhandien Konpartsa. Eguerdian Tor Magoaren ikuskizunak bete zuen Kultur etxeko plaza eta Mutil Gazteak txaranga zein musika bandaren kontzertuak alaitu zituen txoko ezberdinak. Barañaingo Jauzi taldeak kaleak hartu zituen ere Ortzadarrekin batera eta Lurgorri Plazako bizilagunek bazkari herrikoia burutu zuten Alicate taldearen emanaldiaren ostean.

Joko erraldoiek arratsaldea bete zuten Lakuan eta euskal dantzak, Marianitoz Blai eta Las Kasettes taldeen emankizunekin batera, Siboney taldea aritu zen festetako azken zezen-suzkoaren aurretik. Gaueko Larrain-dantzaren ondotik, "Gaixoa ni" abesteko momentua heldu zen, BaraBatu batukadak datorren urte arte behintzat, festen itxiera kalejira eginez.   

Itzulpena > Traducción

La juventud toca techo

El último día de fiestas estuvo protagonizada por la juventud del pueblo. El reto de la torre de cajas animó la tarde en el recinto de las txoznas después de la comida donde reunió a decenas de jóvenes de Barañain. La música y el baile estuvieron presentes durante toda la jornada de ayer, también en el concierto de la Plaza de los Sauces de la mano de Motxila 21.

La Comparsa de Gigantes y Cabezudos recorrió las calles de Barañain, el mago Tor sorprendió a los mas txikis con sus trucos de magia y la banda de música como la txaranga Mutil Gazteak llenaron de color el último día festivo. También se pudo disfrutar del grupo de Jauzi de Barañain y Ortzadar así como del grupo Alicate en el  aperitivo de la plaza Lurgorri, donde tuvieron su comida popular y karaoke.

El pasacalles con la Asociación Canto Pueblo Viejo comenzó desde la plaza Caimito de Guayabal, en el Lago se realizaron juegos gigantes para todas las edades y los conciertos de Marianitoz Blai y Las Kasettes junto con la actuación del grupo Siboney amenizaron la noche del domingo. Después del indispensable Pobre de mí, el recorrido de fin de fiesta con BaraBatu cerró las fiestas de 2016.

 

 

 

 

Multimedia

Diseño y desarrollo Tantatic