Festetako kartel lehiaketarako epea apirilaren 22ra arte irekia izanen da

2016-03-01

Haurrentzako eta helduentzako festetako kartel lehiaketak ireki dira eta epea apirilaren 22an bukatuko da, 14:00etan, Kultur Etxean. Azken urteetan egin den bezala, helduen modalitateko lehiaketako irabazlea herri bozkaketa bidez erabakiko da aurrez hautatutako hiru kartelen artean. Irabazleak 1.000 euroko ordain-saria eskuratuko du. Txikien mailako hiru kartel irabazleek, aldiz, eskolarako 3 material sorta eskuratuko dituzte.
 

Raul Martinek irabazi zuen iazko kartel lehiaketa. Irudian, artelanaren zati bat (Irudia: Udala)
Diseño y desarrollo Tantatic