Ezpelurrek erraldoi berria aurkeztu du

2020-09-15

Joan den ostiralean, hilak 11, Ezpelur gaitari taldeak emanaldi bat antolatu zuen musika eskolako patioan, "kulturgune" delakoan. 30 lagunek parte hartu zuten ikuskizunean, bai musikari eta bai erraldoi dantzariak. Ezpelurreko gaitariek, Suakai taldeko hiru kidek lagunduta, hainbat dantza eta pieza desberdinez gozarazi zituzten ikusleak: kalejirak, baltsak, mazurkak, polkak... Gainera, ekitaldia erraldoi berri bat estreinatzeko baliatu izan zuten, Zamaltzaina hain zuzen, Zuberoako maskaradetako aitzindari edo dantzari nagusietako bat dena. Hemen duzue emanaldiko bideo bat ikusgai, bertan "Ezpelura" pieza entzun daiteke, Xabi Maritxalarrek sortua, eta Pablo jiménezek grabatua, "Zamaltzain" erraldoia aurkeztuz.

Diseño y desarrollo Tantatic