2015-05-27 Kultura · Cultura

Erraldoi eta Buruhandien konpartsaren historia erakusketa batean

Aste osoan ikusgai izanen da Kultur Etxeako pasabideetan argazki erakusketa. Ostiralean, Barañaingo Egunaren bezperan, omenaldia eginen diote Konpartsari.

Erakusketan egungo eta iraganeko argazkiak aurkitu daitezke, honakoa bezala. (Argazkia: Plazaberri)

Barañaingo Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa da Barañaingo Egunaren harira aurten omenduko den kolektiboa eta hainbat urteko lana biltzen duen argazki erakusketa ikusgai dago dagoeneko Kultur Etxean. Erakusketa ostiralera arte bisitatu ahal izanen da.

Izan ere, maiatzaren 29an, Barañaingo Egunaren bezperan, 19:00etan Kultur Etxean ekitaldia eginen du Jai Batzordeak Konpartsa omentzeko. Egunean bertan, ekitaldiaren ondoren dantzaldia izanen da Udal Plazan 20:00etan eta 20:30ean Haizean Barañaingo II Bertso Kopla Txapelketa ospatuko da Jai Batzordearen eta Bertso Eskolaren eskutik. Bertan parte hartuko dute Ainara Ieregi, Mintxo Astiz eta Ander Baiano barañaindarrak, Larraungo Luis Mari Larreta, Aurizberriko Aitor Zazpe, Iruñeako Migel Anjel Ortiz de Guzman, Etxarri-Aranatzeko Saats Karasatorre eta Berriozarreko Manex Mailharin bertsolariak.

Baita, aipatzekoa da Olentzero opari dendak Barañaingo Konpartsaren "Beriniano" eta "Beriniana" erraldoien gomazko irudiak aurkeztuko dituela larunbatean 12:30ean Udal Plazan.

Itzulpena > Traducción

Un recorrido fotográfico por la historia de la Comparsa

La Comparsa de Gigantes y Cabezudos de Barañain es el colectivo homenajeado por la Comisión de Fiestas de Barañain en el Barañaingo Eguna de este año, y por ese motivo se ha preparado una exposición de fotos de su historia. La muestra ya se puede visitar en la Casa de Cultura hasta el viernes 29, día en el que se le realizará un acto de homenaje a la Comparsa a las 19:00 en la misma Casa de Cultura. Con posterioridad al acto habrá bailables en la Plaza Consistorial a las 20:00 y a las 20:30 se celebrará en Haizea el II Campeonato de Bertso-Kopla, dentro de los actos del día previo al Barañaingo Eguna.

Asimismo, cabe señalar que el comercio de regalos Olentzero de Pamplona ha realizado figuras de goma de los gigantes "Beriniano" y "Beriniana" de la Comparsa, figuras que serán presentadas en el Barañaingo Eguna, el 30 de mayo a las 12:30 en la Plaza del Ayuntamiento.

Diseño y desarrollo Tantatic