2015-10-01 Kultura · Cultura

Ene Kantaken "Oneka" ikuskizunak hasiera emanen dio Auditorioaren egitarauari

Larunbatean, arratsaldeko 6,30etatik aurrera txikientzako ikuskizun honek beteko ditu Auditorioko eserlekuak.

Ene Kantakek "Oneka" ikuskizuna ekarriko du Barañainera (Argazkia: Ene Kantak)

Ene Kantaken ikuskizun bereziarekin hasiera emanen dio Barañaingo Auditorioak udazkeneko programazioari. Ikuskizuna berezia izango da DVDa grabatuko baita bertan, abenduan argitaratuko dena. Hitzordua urriaren 3an, larunbatean, arratsaldeko 6,30etan izanen da baina dagoeneko sarrerak agortuta daudela iragarri dute.

Aitzitik ez da hau izango asteburuko jarduera bakarra. Izan ere, igandean Gayarre Opera Lagunen Elkarteak zarzuela ikuskizuna eskainiko du arratsaldeko 7,30etan "Brindisa zarzuelaren alde" titulupean. Bertan zarzuela zati ezagunak antzeztuko dituzte eta emanaldia txiki nahiz helduentzako prestatu da.

Hilabete honetan txikientzako beste emanaldiak prestatu dituzte Auditoriotik. Hilaren 10ean, larunbatean, Iluna konpainiak "Superheroien ipuina" erderazko ikuskizuna taularatuko du eta urriaren 26ean hiru urte gorako txikientzako dantza flamenko eta garaikide ikuskizuna ekarriko du gurera Gaztela-Mantxako Ambulantes Danza konpainiak. Urriaren 24ean, aldiz, "Mar Bandeja de Plata" Antonio Vegaren omenezko kontzertua eginen da. Hilabetea bukatzeko, urriaren 31an Zanguango Teatro taldeak "Hemen zerbait gertatu behar da" umorezko antzezlana taularatuko du.

Azaroan, musika eta antzerkia

Hurrengo hilabetean badira ikusle guztientzako begira antolatu diren ekimenak. Hesirik Gabeko Abestiak Elkarteak antolatua betiko abestiekin kontzertu solidarioa eginen da azaroaren 1ean. Bertan parte hartuko dute Barañaingo Canciones de Siempre elkarteak, Anapark abesbatza, Chuchin Ibañez abeslariak eta Hesirik Gabeko Abestiak elkarteko lagunak.

Azaroan familia osoari begira bi antzezlan taularatuko dira, erderaz: azaroaren 8an "Sorgindutako sotoa" titere ikuskizuna eta 29an "Ciclicus" dantza akrobatiko ikuskizuna. Baita Iñaki Miramón eta Toni Acosta antzezleek "Elkarren arteko desadostasuna" lana taularatuko dute azaroaren 6an. Azaroaren 20an, aldiz, umorezko "Happy End" lana taularatuko du Vaiven Ekoizpenak taldeak. Azkenik, hilaren 22an, Done Cecilia egunarekin bat eginez Barañaingo Abesbatzak emanaldia eskainiko du.

Abenduan, Carlos Nuñez

Abenduko egitarauan adin guztientzako ikuskizunak izanen dira baina horien artean azpimarratzekoa da Carlos Nuñezek abenduaren 20an eskainiko duen "Inter-celtic" kontzertua. Aurrerago, abenduaren 13an "Enpresaria" txikientzako opera eskainiko du Vuevababel nafarroako konpainiak. Ez da txikiei begirako ikuskizun bakarra izango, abenduaren 19an Iluna konpainiak "Beldurrezko ipuina" estrenaituko baitu, erderaz. Euskaraz, aldiz, hilaren 30ean Txirri, Mirri eta Txribiton pailazoen ikuskizuna izango dugu.

Itzulpena > Traducción

Ene Kantak abre la programación del Auditorio con el cartel de completo

El próximo sábado Ene Kantak traerá al Auditorio de Barañain su nuevo espectáculo "Oneka" y lo hará con todas las entradas vendidas. Será también un espectáculo especial ya que está previsto que se grabe en DVD y salga a la venta en diciembre. Con este espectáculo dará comienzo la programación del Auditorio para este otoño.

Donde sí hay entradas es para la zarzuela que este domingo interpretará la AGAO. Se trata de una obra para todos los públicos, incluido el infantil, que recoge frangmentos de los brindis más famoso de la historia de la zarzuela. La cita es a partir de las 19:30.

La programación del Auditorio para este trimestre incluye teatro para público infantil y familiar como las obras "Un cuento de superhéroes" en octubre, "El sotano encantado" y "Ciclicus" en noviembre y "Un cuento de miedo" en diciembre. También hay espectáculo de danza flamenca para niños y niñas "Por unos pasitos de ná" este mes de octubre; la ópera familiar "El empresario" en diciembre y el espectáculo de los payasos Txirri, Mirri y Txiribiton a finales de año. Se han programado asimismo cuatro conciertos: Mar Bandeja de Plata en homenaje a Antonio Vega este mes de octubre; en noviembre, el concierto solidario Melodías Sin Barreras y el concierto por Santa Cecilia de la Coral Barañain y en diciembre el concierto de Carlos Nuñez "Inter-Celtic".

En lo que respecta al teatro para público adulto en octubre Zanguango Teatro traera la obra humorística "Aquí va a pasar algo"; en noviembre Iñaki Miramón y Toni Acosta escenificarán "De mutuo desacuerdo" y el mismo mes Vaiven Producciones traerá la comedia "Happy End".

Diseño y desarrollo Tantatic