2014-10-15 Kultura · Cultura

Ebolari begira ere Bertso Eskolan

Iragan astelehenean egindako bertsoetako bat bidali digute.

(Arg:Plazaberri)

Barañaingo Bertso Eskolako lagunek egunerokotasunari heltzen diote beste behin eta Ebolaren birusa agertu da aste honetan bere lanetan. Emandako gaiak ez zuen ordea lotura zuzenik Ebolarekin, honakoa zen gaia: "Espero ez zenuten harrera egin dizute…"

Doinua: Ne me quittes pas
.

Beltza azala
Liberiako monrovian da
nere ospitala
bezero ditut mixerableak
hemengo pobre, hango argala
hau da saria, hau da ordaina
izateagatik gaua bezala
beltza azala. (4 aldiz)
Azken aldian guk bizi dugun
egoera hau ez da normala
ezin jakin nik ea ebola den
deabruzkoa edo naturala
eta zabaltzeko aukeratu du
dutenen lurra nola itzala
beltza azala. (4 aldiz)

Kutsatu gara
ni ta kidea, hona errezua
jainkorik bada
etorri dira berdez jantziak
azkar batean goaz espainiara
nahiz esperantza, sortua zaigun
hau da beldurra hau da ikara
kutsatu gara. (4 aldiz)
Ta esan didate zuk ezin duzu
etorri lehen mundu hortara
ta ulertu dut zu hil zaitezken
azal beltzeko pertsona zara
ta sartu naute etenik gabe
entzun daitekeen gela hontara
kutsatu gara. (4 aldiz)

Hau miraria
ala errezuen ondorioa
eta saria
osatu naiz eta, indarberritu
bizi berria dut oparia
hiltzeko gelan sartu ta atera
den jendea ez da ugaria
hau miraria. (4aldiz)
Eta nik eri dauden guziak
senda daitezen dut guraria
orain nahi dute ibili nere
odol beltzeko suero garbia
ta enbaxadan ziztu bizian
espainiara nadila abia
hau miraria. (4 aldiz)

Itzulpena > Traducción

Un bertso sobre la crisis del Ébola

La escuela de bertsolaritza de Barañain ha creado y nos envía esta semana un bertso sobre la crisis del virus Ébola, pero remitiéndonos a la realidad africana y a los millares de fallecimientos y contagios que se producen en el continente. En el bertso se habla del trato diferente dispensado hacia los enfermos occidentales contagiados y repatriados, recordándonos el caso de las enfermeras africanas que no fueron repatriadas cuando sí lo fueron sus compañeros occidentales.

Diseño y desarrollo Tantatic