2018-12-28 Kultura · Cultura

Doneztebe eguna ospatu zuen Barañainek beste behin ere

Doneztebe eguna ospatu zuen Barañainek pasa den asteazkenean, abenduaren 26an.

Goizean izan ziren ekimen guztiak, dianekin hasita eta ondoren konpartsak girotu zituen kaleak. Ondoren, goizeko 13:00tan Jauziekin udal karpa txiki geratu zen, 100 bat pertsonek bete eta gero. Eta ordu berean udalbatzaren gelan urteroko sari banaketak izan ziren udaletxeko korporazio txikiaren laguntzarekin.

Urteko kirolari hoberenei eskeini zitzaizkien sariak, Iosu Goñi eskubaloi jokalaria, Mediterraneoko jokuetan irabazitako brontzeagatik, baina bere arrebak jaso zuen saria, entrenamenduetan murgildua izanagatik. Ander Olcoz gimnasia erritmikoko nafarroako txapelduna izan zen bigarren saritua eta bestetik, "TCM El Lago" elkartearen lana omendu zuten ere, futbol txapelketak antolatzen 24 urte egon eta gero.

Barañaingo XXII. argazki lehiaketaren sariak ere banatu zituzten, Kike Balenzategui, José Ramón Luna, eta Daniel Fernández irabazleei.

Omendutako beste elkarteen artean, Caritas, gizarte bazterketarekin egindako urgentziazko lanagatik, Hegoak, drogen kontsumoaren ondoriozko arazoak ekiditzeko programagatik, Anfas, aisialdirako eskeinitako eskaintza eta lanagatik eta elikagaien bankua eta Saskia izan ziren.

Udaletxeko hainbat langileri aipamena egin zitzaien ere, ogasun alorrean 24 urte lanean egon zen eta erretiratu den Marisa Lakabe, eta 2019an egingo duen udaletxeko idazkaria den Enrique Mateo. Alkatesa den Oihanederrek bi langileek azken hamarka hauetan  lana goraipatu zuen.

Bestetik, Berdintasun eta lankidetza ekintzaren alorreko entitateei aipamenak egin zitzaikien ere.

Itzulpena > Traducción

Barañain celebra su día

Barañain celebró este miércoles, una año más el día de su patrón, San Esteban. 

La mañana estuvo llena de actos en los que se participaron decenas de personas como el pasacalles con la comparsa y los Jauzis en la Carpa del Ayuntamiento.

Diseño y desarrollo Tantatic