2014-09-30 Kultura · Cultura

Break Dance txapelketa Lakuan urriaren 4an

Baragaztek antolatua hainbat tokietako dantzariak parte hartuko dute

Baragazteko dantzarien erakustaldi baten irudia (Argazkia:Kultura Arloa-Barañaingo Udala)

Break Dance txapelketa antolatu du Baragaztek urriaren 4rako Barañaingo Anfiteatro Naturalean. 17:00etan izanen da hitzordua eta eguraldia okertuz gero Baragazten eginen da.

Barañaingo dantzarietaz gainera, Iruñea, Gasteiz, Bartzelona, Eibar edota Logroñoko parte hartzaileak izanen dira. Hiru sari banatuko dituzte: 250 eurokoa txapeldunarentzat, 150 eurokoa bigarren postua irabazten duenarentzat eta 100 euro hirugarrenarentzat. Txapelketan izena emateko epea irailean egon zen irekia, hilaren 25a arte.

Itzulpena > Traducción

Campeonato de Break Dance en el Lago

El próximo 4 de octubre se celebrará en el Anfiteatro Natural del Lago un campeonato de Break Dance organizado por Baragazte y que contará con participantes de diversas localidades: Barañain, Pamplona, Vitoria-Gasteiz, Barcelona, Eibar o Logroño. La competición comienza a las 17:00 y en caso de mal tiempo se trasladará a Baragazte.

Diseño y desarrollo Tantatic