2016-06-21 Kultura · Cultura

Bidane Zabalza, Lagunakeko saskibaloi jokalariak botako du festetako suziria

Bidane Zabalza saskibaloi jokalaria Barañaingo Udal plazan (Argazkia: Plazaberri).

Lagunak taldeko emakumezkoen kirol ordezkarien hautagaitzak herritarren bozken %50a lortu ostean, Bidane Zabalza Alonso saskibaloi jokalariari egotzi zaio biharko txupinazoa botatzea.

Ilusio eta ardura handiz jaso du albistea, atzo jakin izan zuen bere entrenatzailearen eskutik eta Bidanek aipatu bezala «erabateko poza hartu zuten nire taldekideek». Izan ere, zuzenbide ikaslea den 20 urteko gaztea, 8 urterekin hasi zen Lagunaken saskibaloian jokatzen eta orain dela bi urtetatik hona, espainia mailako 1.go dibisioan mantentzea lortu du taldeak, Nafarroako lehenak izanik.

Bidane Zabalzak harrotasun handiz bizi du Lagunak saskibaloiko taldeko jokalaria izatea, «jendeak ez gaitu ezagutzen eta txupinazoa botatzea ezagutzera emateko modu on bat da» nabarmendu du. Honekin batera, oso positibotzat jo du parte hartze herritar bidez txupinazoa nork botako duen erabakitzeko modu berria eta eskerrak eman die bozka emandako guztiei «pribilegio bat da txupinazoa botatzea, Lagunakeko taldekideei eta koadrilakoei dedikatu nahi diet ohore hau» adierazi du.

Bihar eguerditik festak ospatzen hasteko asmoa aipatu du Bidanek, "parrillada" eginen dute bazkaltzeko Barañaingo Lakuan. Afariak egiten dituzte lagunartean festetako gau guztietan eta gogo handiz bizi ditu herriko festak «Urte osoa festak noiz helduko zain egoten gara, guztiok elkartzeko aukera polita dira, denok ezagutzen dugu elkar».

Itzulpena > Traducción

Bidane Zabalza jugadora de baloncesto Lagunak lanzará el cohete de comienzo de fiestas

Después de que la candidatura de la representación de deporte femenino Lagunak obtuviese el 50% de los votos en el proceso de elección para el lanzamiento del chupinazo, Bidane Zabalza Alonso ha sido la elegida para tirar el cohete de mañana.

Ayer recibió la noticia de parte su entrenador y según ha indicado todas sus compañeras de equipo le mostraron su alegría. Bidane Zabalza, de 20 años y estudiante de Derecho, comenzó a jugar a baloncesto en Lagunak con 8 años. Después de una larga trayectoria hace dos años su equipo consiguió competir en primera división nacional y actualmente se mantiene en el primer puesto de Navarra, «la gente no nos conoce y lanzar el chupinazo es una buena ocasión para ello» ha señalado.

Bidane se ha mostrado muy unida a las fiestas de su localidad, desde mañana comenzará a celebrarlas con la parrillada entre amigas en el Lago de Barañain, «es un privilegio haber sido elegida para lanzar el cohete, y se lo quiero dedicar a todas mis compañeras de equipo y mi cuadrilla» ha expresado.

Diseño y desarrollo Tantatic