Bertsokabi sariketa La Naben ospatuko da ostiral honetan

2017-10-16

Hirugarren kanporaketa urriaren 20an Barañainen ospatuko da. Hitzordua, La Naben izanen da arratsaldeko 20:30ean. Saio honetan parte hartuko duten bertsolariak hauxek izanen dira, Amaia Elizagoien eta Xabat Illarregi, Saioa Alkaiza eta Aitor Irastortza, eta bukatzeko, Saats Karasatorre eta Unai Artieda.

Kanporaketa bakoitzean gailentzen den bikoteak lortuko du finalerako pasea. Finalari dagokionez, urriaren 26an eginen da Iruñeko Arrano Elkartean arratsaldeko 19:30ean.

Joanes Illarregi eta Ekain Alegre garaile izan ziren Bertsokabi Sariketako bigarren kanporaketan. Argazkia: Nafarroako Bertsozale Elkartea.
Diseño y desarrollo Tantatic