2020-02-10 Kultura · Cultura

Bertso asteburu gazi-gozoa barañaindar bardoentzat

Ostiralean 30 lagun bildu ziren Barañaingo Gaztetxean ospatu zen 2. kanporaketako saioan. Pirini Bardoko Erroibar eta Aezkoako lau lagunek ezin izan zituzten Barañaingo Bertso Piztiak garaitu eta saio polita eskeini zuten. Adin guztietako jendea azaldu zen publiko gisa eta errimen egokitasuna epaitzen aritu ziren ere Aimar Karrika eta Katrin Txoperenarekin batera. Barañaingo gazteen bertso eskolan kantatzen duten Idurre eta Zuharak aurkeztu zuten saioa

Igandeko bertso saioan, Akelamendi Elkartea bertsozalez lepo zegoelarik Barañaingo taldea ez zuen garaipena lortu. Bertsonautetako Iturendar taldeak, Alazne Untxalo, Iker eta Egoitz Gorosterrazu, nahiz eta bestondoz omen, kalitatezko bertsoei esker irabazle irten ziren elkartetik. Entzuleen laguntzaz, Lizarrako bi kantariren ardura izan zen saioaren epaitzea, eta Malerrekako hirukoteari merezitako puntua eman zioten.

Saio ederrak utzi dizkigu herrian asteburuak, baina txapelketa ez da oraindik erabaki, datorren astean, Lesakako Arrano Elkartean arituko dira Bertso Piztiak eta Leitzako Gaztetxean Hegoa Haizeako kideak. Irabaztekotan zuzenean pasako liratezke finalaurrekoetara, eta lortu ezean, puntutan garaile balira 3. finalaurrekorako pasea eskuratzeko aukera lezakete azkenik.

Diseño y desarrollo Tantatic