Beñat Astiz barañaindarra Nafarroako eskolarteko txapelduna

2021-05-31

Larunbatean Lesakan jokatutako Nafarroako Eskolarteko Txapelketan barañaingo bertsolaria den Beñat Astiz izan zen txapelduna. Harriondo kultur etxean ospatu zen eskolarteko txapleketaren 35. edizioa eta 11 bertsolarik hartu zuten parte.

Beñat Astiz, Bitttori Elizalde, Eki Mateorena eta Etxahun Azkarraga iritsi ziren bigarren fasera eta  zortziko handian ofizioan aritu dira lau bertsolariak. Ostean, kartzelako ariketan, puntu banari erantzun diote, eta azkenik, gaia emanda, bakarka aritu dira, bertso bana kantatuta, Beñat izan da puntu gehien lortu dituena.
 

Diseño y desarrollo Tantatic