2018-11-21 Kultura · Cultura

Barañaingo Auditorioak laguntza handiagoak eskatu zituen Parlamentuan

Barañaingo Auditorioa, Tuterako Gaztanbiderekin batera, Nafarroako Parlamentuko Kultura, Kirola eta Gazteriaren Batzordean izan ziren diru laguntza eskatzeko. 

Bertan Nafarroako espazio bereziak izenpetzeko eskaera egin zuten biek, tokian tokiko errealitatetik haratago,hirigunea eta komunitate osoarentzako onurak dakartzatelako.

Txuma Huartek hitza hartu zuen, Javier Gómez Vidal, Gaztanbideko lehendakariaren ostean, eta errepaso historiko bat egiten hasi zen. 

Lehenik eta behin, Barañaingo Udala eta Nafar Gobernuaren elkarlanaren artean proiektua sortu zuela aipatu zuen, 2003 han, eraikina egiteko Nafar Gobernuak kostu osoaren %85a bere gain hartu zuela gogoraraziz. Honekin, eskualdeko izaera zuela eta 2008an espazio "berezia" izenpetu zuen Nafarroako Gobernuak, eta hau azaltzeko herriz gaindiko izaera duela aipatu du.

Nafarroako bigarren antzeztoki handiena dela aipatu du ere eta krisialdia etorri zenetik ia %90a mozketa izan zuela azaldu du. Hasieratik jaso dituen sarrerak ezberdinak izan dira, Nafar Gobernuarekin 250 mila euroko diru laguntza hitzartu zela eta ondoren Nafarroako Orkestra Sinfonikoarekin egindako hitzarmenarekin 450 mila eurokoa, entsaiatzeko doako gune izatearen truke.

Eta azken urtetan lehiako konkurrentziaren bitartez jasotzen ari duten arren kurtso amaieran jasotzeak, ekonomikoki kinka larrian ibiltzeak eragin izan duela argudiatu du. Eta honek, Auditorioak bere langile eta hornitzaileekin arazoak eta ez ordaintzeak egiteari derrigortzen dituela. Eta zentzu honetan, diru laguntzaren funtsa ongi dagoela baina forman arazoa dagoela zehaztu nahi izan du. 

Gerora, Periferia, Giza Eskubideak Eszenara, Inart eta Onart Auditoriak barnebiltzen dituen proiektuak azaldu ditu.

Eta azkenik, Nafar Gobernuarekin elkarlanerako bide berriak irekitzeko eskaera egin du, sinergia berriak sortu eta Nafar Gobernuak berak sustatutako lanei bide emateko, azpi erabiliak dauden espazioei bizia emateko.

Itzulpena > Traducción

Auditorio Barañain y el Teatro Gaztambide piden sinergias con el Gobierno de Navarra

Txuma Huarte, presidente de la fundación Auditorio de Barañain Auditorioa, ha comenzado haciendo un repaso histórico. En primer lugar ha querido dejar claro que el Auditorio empezó a construirse gracias a una apuesta conjunta de los dos entes, y que el Gobierno de Navarra sufragó el 85% del gasto de total, y es desde ahí que adquirió ya el carácter comarcal.

Ya en 2008, el Parlamento lo catalogó como "espacio singular", pero desde la llegada de la crisis se han venido reduciendo las partidas hasta un 89%.

Txuma ha puesto en valor el Auditorio, ya que tiene el 2º escenario más grande de Navarra, pero que pese a las ayudas recibidas, sufren "tensiones de tesorería" en los que se ven avocados a pagar tarde a artistas y proveedores.

Huarte ha explicado también los diferentes proyectos que alberga el Auditorio, como lo son Periferia, los derechos humanos a escena, Inart eta Onart.

Por último piden nuevas sinergias con el Gobierno de Navarra, para dar vida a unos espacios que están infrautilizados.

Multimedia

Barañaingo Auditorio eta Tuterako Gaztanbide Parlamentuan

Diseño y desarrollo Tantatic