Barañainek 6. Kopla Txapelketa Musikatua ospatuko du ostiral honetan

2019-05-21

Azken 2 urtetan gaztetxean ospatu den txapelketak 6. aldia izanen du aurtengoan eta 10 bertsolariren parte hartzea izanen du oraingoan. Musikarien aldetik, 4 izanen dira, haietako 3 AFUko kideak. 

Saioa 20:30etan hasiera izanen du eta ordu erdi lehenago inguruko tabernek prestatutako merienda dastatzeko aukera izanen da.

Barañaingo Beñat Astiz eta Amaia Lasheras gazteek parte hartuko dute, Pika eta Endika Legarra, Baarañaingo Bertso eskolako kideekin batera. Bestetik, Lesaka, Bera, Leitza eta Lekarazeko bertsolariak izanen dira. Ane Intxausti, Ekhiñe Zapiain, Aitor Almandoz, Urko Gartzia, Maddi Ane Txoperena eta Fernando Ziganda.

Diseño y desarrollo Tantatic