Barañaindar bat mikro-ipuin lehiaketako irabazle

2017-04-26

Euskokultur Fundazioak eta Pamiela argitaletxeak antolaturiko hamargarren edizioan nabarmenki gora egin du parte-hartzeak mikro-ipuin lehiaketan. Izan ere, 1500 ipuin baino gehiago jaso dute antolatzaileek. Aurreko edizioan 1200 idazlan jaso ziren 48 ikastetxetatik. Ikasturte honetan berriz, 75 ikastetxetako 1559 ipuin heldu dira.

Lehiaketa sei kategoriatan antolatuta dago, eta horietako bakoitzean hautagaitza kopuru polita izan da. D ereduko Bigarren Hezkuntzako kategorian saritua izan da Ane Arboniés Eskiroz, Barañaindarra, Txanogorritxo ipuinarekin. Alaitz Institutuko BHI 3. mailako ikaslea da. 

Argazkia: Plazaberri.
Diseño y desarrollo Tantatic